Gizalegez joka dezagun, borondatetsu izan gaitezen eta zaborrontziak gainezka badaude lekua dagoen beste batean utzi zaborra

Aste Santuko jai-egunetan Sagastiguti parkeko hainbat zaborrontzi gainezka eginda agertu dira eta halaxe jakinarazi diote Udalari hainbat herritarrek Beasain APP-ko inzidentzien atala erabiliz.

Udalaren garbiketa zerbitzuak, toki honetako zaborrontziak astelehenero eta ostiralero husten ditu. Baina joan den Aste Santuko jai egunetan egin zuen eguraldi onak eta beste hainbat baldintzek eraginda Sagastigutin ohi baino jende gehiago bildu zen eta zaborrontziek gainezka egin zuten zaborra inguruetan ere pilatuz. 

Hori horrela eta honelako kasuetan, Udalak gizalegez jokatzeko deia egiten du zaborrontziak gainezka dauden kasuetan lekua dagoen beste batera zaborrak eramanez, Beasain eta kasu honetan parkeak txukun mantentzeko.

Honela Beasain, atseginago, bizigarriago, erosoago eta garbiago bat edukitzea lortuko dugu denon artean.    

zaborrak deposituan 2021 04 07 at 09.18.32 zaborrak deposituan 2021 04 07 at 09.18.55

Zaborrak deposituan 2021 04 07 at 09.19.13