Igunean eta udal bibliotekaren sarreran daude kokatuta eta itxaron beharrik gabe udalarekin egiten diren ohiko tramiteak modu erraz eta azkarrean egiteko aukera eskaintzen dute

Errazago eta azkarrago, modu intuitiboan egin ahal izango dira udalarekin tramite ohikoenak jarri diren bi terminalei esker.

Makina hauek dituzten pantaila digitalak erabiliz, modu erraz eta azkarrean udalean egin behar diren tramite ohikoenak egin daitezke, esaterako errolda agiriak eskuratu eta ordain agiriak kontsultatu eta ordaindu.

NAN eskaneatuz, bakarkako errolda agiria edo historikoa eskuratu daiteke. Ordain agiriei dagokionez, historikoa kontsultatzeko aukera dago eta ordaintzeko epean daudenak ikusi eta ordaindu daitezke. Ordainketa-gutunen bidez ere ordaintzeko aukera dago.

Bi dira kokatu diren makina berriak. Bata udal bibliotekaren sarreran eta bestea Igunean. Edonork bere kabuz egin ditzake tramiteak itxaron behar izanik gabe, ukipen pantaila erabiliz pausoz pauso modu intuitiboan errez egin daitezke eragiketak. Terminal digitalak, udalak eskaintzen duen zerbitzua modu erraz, eroso eta azkarrean egiteko baliabide berriak dira. Administrazioa modernizatzeko planaren baitan kokatzen da ekimen hau.