Lur zorua egokitu da eta saskibaloirako saski egokiak kokatu dira Eskola kirolean erabiltzeko eta BKL saskibaloi taldeak bertan entrenamenduak egiteko

Antzizar kiroldegiko instalakuntzetan hobekuntza gehiago egin dira, hala nola, gimnasioko argiteria berritu da eta taldeentzako bi aldagela txukundu eta eraberritu dira

Udalak kirol jardueretarako instalakuntzak hobetzen jarraitzen du. Oraingo honetan, Ezkiaga auzoko Ezkierdi frontoian zenbait berrikuntza egin ditu honen erabilera eta aprobetxamendua handitzeko. Horrela, Murumendi ikastetxeak Eskola kirolean espazio hau ere erabilgarri izango du eta beste alde batetik BKL taldeak entrenamenduak egiteko erabili ahal izango du.

Hobekuntzen artean saskibaloirako saski berriak jarri dira sistema hidrauliko batekin igo eta jaitsi ahal izateko. Lur zoruari tratamendu berezi bat eman zaio labainkortasuna kentzeko eta saskibaloiko eta futboleko zelaiak margotu dira. Futbolean jokatzeko bi ate tolesgarri jarri dira behar ez direnean bilduta geratzeko.

Antzizar kiroldegian

Udalak Antzizar Kiroldegiko erabiltzaileen mesedetan, instalazioen kalitatea hobetzen jarraitu du. Kiroldegiko fitness gimnasilekuko argiak led motakoengatik ordeztu dira eta taldekako 2 aldageletan berrikuntza lanak egin dira.

Gimnasioko argien aldaketaren helburua, argi zaharrak eraginkorragoak diren led argiekin ordeztea izan da. Energia kontsumoan gehiago aurreztuko du kiroldegiak, udalerri jasangarriagoa lortzeko bideari jarraituz. Argiaren kalitatea ere hobea izango da.   Led argien ezaugarria da nahiz eta potentzia txikiagoa izan sodiozko bonbillek adina argi kopurua ematen dutela.

Bestalde, taldeek erabiltzen dituzten bi aldagela txukundu eta dutxa esparruak erabat berritu dira. Lan hauekin kiroldegiko erabiltzaileentzat instalakuntza eroso eta gaurkotuak eskaintzea du helburu Udalak, herritarrak kirol jarduerak egitera erakartzeko.