GAO 2018ko Apirilaren 6a 66. ZK

IRAGARKIA

Udalba­tza Osoak, 2018ko mar­txo­aren 27an egindako ohiko bileran, legeak ezar­tzen duen quorumarekin ondorengo erabakia hartu zuen:

Lehenik.  «Autokarabanentzako eta bizitoki-ibilgailuen­tzako zerbi-tzu­gunearen ordenan­tza» testuaren, hizkun­tzari dagokionean, errebisioa onar­tzea, edukia aldatu gabe.  

Bigarren.  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean nahiz Beasaingo Udalaren Web orrian, www.beasain.eus, argitara­tzea, adieraziz Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi-bideari ekin aurretik, birjarpen-helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egin­tzak egin edo errekur­tsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Beasain 2018ko mar­txo­aren 28a.—Aitor Aldasoro Iturbe, 
alkatea.    (2268)

AUTOKARABANEN­TZAKO ETA BIZITOKI-IBILGAILUEN­TZAKO ZERBI­TZU­GUNEAREN ORDENAN­TZA

 

1. artikulua.  Helburua.

Ordenan­tza honen helburua da, alde batetik, auto-karabanak eta bizitoki-ibilgailuak Beasaingo udalerriko Igar­tza Oletako aparkaleku publikoan, egonaldi-erabilerako plazak arau­tzea, trafikoaren ordenazio-egokia berma­tzeko eta aparkaleku publikoan txan­daketa egokia eta bidezko banaketa segurta­tzeko eta beste aldetik, kanpaldi librearen debekua bete­tzen dela berma­tzea.

 

2. artikulua.  Erabilera-arauak.

2.1.  Igar­tza-Oletako aparkaleku publikoan R batekin markatuko dira auto-karabanen­tzat eta bizitoki-ibilgailuen­tzat izango diren egonaldi-erabilerako plazak.

2.2.  R gune honetan erabilera-arau hauek bete behar dira:            

a)  Erreserbatutako lekuetan auto-karabana edo bizitoki-ibilgailuak bakarrik izango dute aparka­tzea, ez ordea, bestelako ibilgailuak, adibidez kamioiak, karabanak, autoak, e.a.            

Salbuespen gisa, Udal baimena eman ahal izango da auto-karabanak eta bizitoki-ibilgailuak, gainerako ibilgailuei erreserbatutako aparkalekuetan, egonaldi-erabilera emateko eta behar izanez gero, 2.8 artikuluan ager­tzen den denbora luzatu ahal izateko. Kasu horretan, gainerako ibilgailuek beraien­tzat erreserbatutako aparkalekuetan aparka­tzeko duten debekuaren berri komenigarria ikusten den bidea (kartelak, web orria, udal poliziaren argibideak) erabiliz emango da.

b)  Auto-karabanak edo bizitoki-ibilgailuak altxa­garriak jar ditza­kete aparkatuta daudenean.

c)  Egonaldi-erabilerako plazetan auto-karabanak edo bizitoki-ibilgailuak, betiere errespetatu beharko dituzte plaza bakoi­tza­ren mugak eta inolaz ere ezin izango da, kanpoaldera mahaiak, aulkiak, olanak, eguzkitakoak edo beste edozein tresna atera. Plaza horiek egonaldi-erabilerarako bakarrik erabiliko dira.

d)  Egonaldi-erabilera plaza erabil­tzea doakoa izango da.               

e)  Erabil­tzaileek auto-karabanek eta bizitoki-ibilgailuek sortutako ur grisak eta bel­tzak bota­tzeko gune berezia izango dute. Bestalde, ur edangarria har­tzeko gunea eta argindar toma ere izango dute. Zerbi­tzu horiek erabili ahal izateko horretarako eratuko den txar­tela eskuratu beharko da. Txar­tel horren balioa, ordenan­tza fiskalean zehaztuko da eta non eskuratu daitekeen aparkalekuan bertan adieraziko da.         

Txar­telaren inguruko informazioa, Beasaingo Udalaren web-orrian (www.beasain.eus) ere jarriko da.

f)  Auto-karabana edo bizitoki-ibilgailuen­tzako egonaldi-erabilera plazan ezinezkoa izango da ibilgailu horiek garbi­tzea. Momenturo aparkaleku-plaza txu­kun egon beharko da eta beti ere, aparkaleku-plaza uzten denean garbi eta zaborrik gabe ­utziko da. Garbiketa debekua beste ibilgailuen­tzat ere izango da.

g)  Zerbi­tzu­guneak erabil­tzen dituztenek onartu egingo dituzte inguru hori zain­tzeko eta babesteko eta auzotasun jator eta errespetuzkoa izateko Udalak egindako oharpen guztiak.       

h)  Egonaldia gehienez ere hiru egun jarraikoa izango da. Ezinbesteko kasuetan bakarrik, eta aurretik Udal­tzaingoaren edo Alkatearen baimenarekin, baimendutako gehienezko denbora hori gaindi­tzea egongo da.

2.3.  Igar­tzako aparkamenduan, auto-karabanek edo bizitoki-ibilgailuek, egonaldi-erabilera erreserba ez duten plazetan aparkatu ahal izango dute.

2.4.  Interes publikoak horrela eska­tzen duenean, eta modu justifikatuan edo denbora mugatuan Udalak Igar­tzako aparkaleku osoa erabili ahal izango du herritarren onurarako denean.

 

3. artikulua.  Kanpaldi librea debeka­tzea.

Debekatuta dago auto-karabanak eta bizitoki-ibilgailuak aparka­tzeko eremu erreserbatuan kanpaldi librea egitea. Debeku hori ez bete­tzea zigorra jar­tzeko arrazoia izango da.   

Kanpaldi libre­tzat hartuko da:

a)  Aisiarako edozein tresna jar­tzea Igar­tza-Oletako aparkalekuan.

b)  Hiru egun baino denbora gehiago egotea auto-karabana eta bizitoki-ibilgailuen­tzako aparkalekuan.

c)  Edozein udal ordenan­tza­ren aurka doazen jarduerak.

                

4. artikulua.  Ikuskapena.

Udal honi dagokio ordenan­tza­ren jarraipena egitea eta ikuskapena egitea bete­tzen den ala ez ezagu­tzeko eta horretarako eskumena eta ardura, agintari­tza-agenteek izango dute.              

Ordenan­tza honekiko arau-hausteak egiten badira, zigorrak ezar­tzeko prozedura izapidetuko da, Zeha­tzeko Ahala erabil­tzeko Araudia onar­tzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Alkatea izango da zigor­tzaile-prozedurari hasiera emateko eta izapidetu ondoren, erabaki­tzeko eskumena izango duena.

 

5. artikulua.  Arau-hausteak.

Arau-hausteak, arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke eta honela sailka­tzen dira:

a)  Arau-hauste arinak:

— Auto-karabanak, bizitoki-ibilgailuak eta bestelako ibilgailuak aparkalekuan garbi­tzea.

b)  Arau-hauste larriak:

— Ibilgailua, kamioi, karabana, autoak, e.a. auto-karabanen­tzat eta bizitoki-ibilgailuen­tzat erreserbatutako egonaldi-erabilera plazetan aparka­tzea.

— Auto-karabanek edo bizitoki-ibilgailuek egonaldi erabilera ematea, horretarako erreserbatuta ez dauden plazetan.      

— Egonaldi-erabilerako plaza uzten denean, txu­kun eta garbi ez uztea.

— Hiru egun baino denbora gehiago egotea auto-karabana eta bizitoki-ibilgailuen­tzako egonaldi-erabilera plazan, horretarako baimenik izaten ez bada.

c)  Arau-hauste oso larriak:

— Kanpoaldera mahaiak, aulkiak, olanak, eguzkitakoak edo beste edozein tresna atera­tzea.

 

6 artikulua.  Zigorrak.

Honako hauek izango dira:

Arinak: 80 €.

Larriak: 200 €.

Oso larriak: 500 €.

 

7. artikulua.  Eran­tzu­kizuna.

Igar­tzako aparkaleku eremua ez da zain­tza­peko eremua. Beraz, Beasaingo Udalak ez du eran­tzu­nik bere gain hartuko baldin eta gorabeherak, lapurretak edo antze­koak gerta­tzen badira aparkatuta dauden autokarabanetan eta bizitoki-ibilgailuetan.

Xedapen indargabe­tzailea.

Ordenan­tza honek baliorik gabe uzten du, 2013ko azaroaren 15ean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenan­tza.

Azken xedapena.

Ordenan­tza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.