GAO 2018ko Maiatzaren 14a 91. ZK
- KAPITULUAHELBURUA, ESPARRUA ETA MUGA OROKORRAK
1. artikulua. Helburua.
- Aulkiak eta mahaiak eta horien osagarriak, hala nola itzalkinak, eserlekuak, toldoak, alboetako babesak, argiak, etab. herri-bidean jartzeko erregimen teknikoa eta juridikoa ezartzea da Ordenantza honen helburua.
- Aurreko atalean azaldutakoaren ondorioetarako, ostalaritzako jardueretako baten aldi baterako osagarri izango diren mahaiak eta behin-behineko instalazio mugikorrak sartuko dira aulki eta mahaien multzoan.
2. artikulua. Esparrua.
- Ordenantza hau erabilera publikoko gune guztietan ezarri ahal izango da (herri-bideak, gune libreak, etab.), nahiz horien titularitate publikoa zein pribatua izan.
Erabilera publikoko baldintza hori orain duten egoeraren nola indarren dagoen planeamenduaren zehaztapenak ezartzearen arabera zehaztuko da.
- Araudi hori ez zaie ezarriko aurreko artikuluan egin den azalpenean sartuta egon arren ondorengo kasu hauetakoren batean baldin badaude:
a) Udal administrazioaren emakida baten babesean garatutako jardueren osagarriak direnean.
b) Herriko jaietako ekitaldiak gauzatzeko jarduerak direnean, garai jakin batean egin beharrekoak izaten dira eta eskuduntza duen udal agintaritzak ezarritako baldintzak bete behar izaten dituzte.
- Herri-bidea okupatzeak eta horretaz baliatzeak erabilera arrunt bereziko maila juridikoa du, eta horiek gauzatzeko udal baimena eskatuko da aurrez kasu bakoitzean, baimen hori Ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera emango da.
Herri-bidea zenbat okupatuko den dagokion baimenean zehaztuko da.
Leku batean jarriko diren mahaiengatik emango da baimena.
3. artikulua. Muga orokorrak.
- Aulkiak eta mahaiak ezingo dira jarri oinezkoentzako pasabideen aurrean, ezta jende asko ibiltzen den lokaletako larrialdietarako irteeren aurrean ere.
- Debekatua dago kanpoan barra jartzea eta makinak, tripodeak, errotulu eramangarriak, etab. jartzea erabilera publikoko guneetan.
- Duen mailagatik emandako baimenean, Jarduera Gogaikarrien Arautegian eta gainerako indarrean dauden araudietan ezarrita dauden edariak eta gauzak bakarrik eman ahal izango dira mahai eta aulkietan.
- Baimena duen titularraren ardura izango da gainerako bizilagunek lasai egoteko duten eskubidea bermatzea, hori dela eta debekatu egingo du mahaiak eta aulkiak dituen lekuan eskandaluak izatea, errietan ibiltzea eta gehiegizko zarata ateratzea. Kanpoan megafonia jartzea erabat debekatuta dago.
- Mahaiak eta aulkiak jarri dituztenek ondorengo gehienezko ordutegia bete beharko dute:
Ixteko ordutegi orokorra: 23:00etan.
Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 01:00ean.
Ekainaren 1etik irailaren 30era: 24:00etan.
Ostiral, larunbat eta jai bezperetan: 02:00etan.
- Eskuduntza duen Udal Agintaritzak estaltzeko eskaera ukatu ahal izango du (olanak edo toldoak, itzalkiak) ondorengo kasu hauetan:
a) Bide-segurtasunerako arriskutsua dela ikusten denean (behar bezala ikustea oztopatzen duelako, gidariek arreta galtzen dutelako, etab.) edo oinezkoentzakoen ibilbidea nabarmen oztopatzen duenean.
b) Inguruko eraikin eta lokaletan segurtasun arazoak sortzen baditu (horietatik irteteko,).
c) Inguruarekiko egokia ez denean edo horrekin bat ez datorrenean, edo hiri-paisaia hori behar bezala ikustea oztopatzen duenean.
- KAPITULUABAIMENA EMATEKO BALDINTZA FORMALAK. ESKAERA ETA IZAPIDEAK EGITEA
4. artikulua. Udal-baimena.
- Mahaiak eta aulkiak eta horien osagarriak jartzeko udal-baimena beharko da aurrez.
Alkateari dagokio hori ematea.
Ordenantza honetan araututako baimenen titular izateko, ezinbesteko izango da:
a) Ostalarien Gremioan sartuta dagoen eta publikoari irekita dagoen establezimendu baten titularra izatea.
b) Ondorio horietarako, Alkateari zuzendutako eskaera aurkeztu beharko du interesatuak, bertan honako datuak jasoko direlarik:
— Eskatzailearen izena eta deiturak, helbidea, telefonoa, NA, jardueraren izena eta kokalekua, EJZn alta emanda egotea, IFK.
5. artikulua. Dokumentazio gehigarria.
- Aurreko artikuluan aipatu den eskaerarekin batera ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:
a) Inguruko establezimenduetako titularren baimena, aulkiak eta mahaiak horien aurren jartzen baldin badira.
b) Hartuko den lekuaren krokisa eta jarri nahi den mahai kopurua.
6. artikulua. Ebazpena.
- Ordenantza honetan eskatutako baldintzetan eskaera egin eta beharrezko txosten teknikoa izan ondoren eskuduntza duen Udal Agintaritzak ebatziko du legean ezarritako epeetan.
- Txosten teknikoan, hala behar izanez gero, baimendutako instalazioaren baldintza zehatzak (non dagoen, okupa daitekeen azalera, mahai kopurua ...) grafikoki jasoko dituen dokumentua edo fitxa sartuko da.
7. artikulua. Baimenaren baldintzak.
- Jabetza-eskubidea salbuetsiz eta hirugarrengoen kalterik gabe baimenak emandakotzat joko dira, eta ezin izango da horien aipamenik egin bere jarduerak gauzatzerakoan onuradunak duen erantzukizun zibila edo penala baztertzeko edo gutxitzeko, eta ez du bere titularra salbuetsiko, hala badagokio, beste baimenak lortu behar izatetik.
- Baimenaren dokumentuan instalazioaren eta elementu osagarrien baldintzak ezarriko dira, eta baita okupatuko den azalera, emakidak izango duen indarraldia, ordutegiak eta beharrezko ikusten diren beste alderdiak ere.
- Udal Agintaritzak, behar bezala arrazoituz, baimendutako instalazioak herri-bidetik kentzea eta hori partikularraren kargura izatea agindu ahal izango du trafiko egoerak, hiritartze-lanak, edo bizilagunek egindako arrazoizko kexuek edota interes orokorrekoak diren beste egoera batzuek (hala nola trafikoaren antolamendu, etab.) hori egitea beharrezkoa dela agintzen dutenean. Udalak baimen hori baliogabetzeko eskubidea izango du inolako indemnizaziorik ordaindu beharrik izan gabe.
- Lizentziaren titularrak herri-bidean instalazioa jartzearen ondorioz sortzen diren kalteak konpontzeko obligazioa izango du.
- Udal agintaritzak uneoro eskuduntza duen agintaritzaren aginduetara egon beharko du.
8. artikulua. Indarraldia eta berrikuntza.
- Herri-bidean mahaiak eta aulkiak jartzeko emandako baimenak behin-betikoak izango dira.
- Mahaiak jartzeko lizentziaren eskualdaketak ez du tasarik sortuko urte bukaerainorako okupazioarengatik, baina bai eskualdatzaileak nola hartzaileak Udalari idatziz jakinarazi beharko diote. Jakinerazpenak, eskaeran azaltzen diren datu guztiak jaso beharko ditu.
- Jardueraren titularrak egiten duen herri-bidearen okupazioan baja ematen badu, Udalari jakinarazi beharko zaio, arrazoi horrengatik ez da dirurik itzuli beharrik izango.
9. artikulua. Instalazioaren titularraren obligazioak.
- Izaera orokorreko obligazioen eta Ordenantza hau ezartzetik sortzen direnen kalterik gabe, instalazioaren titularrak egoera onean eduki beharko ditu garbitasun, segurtasun eta apainketari dagokienez okupatzeko baimena eman zaion lurzorua eta instalazioa bera eta horren elementu osagarriak, horretarako baliabide guztiak erabili ahal izango dituelarik. Horren ondorioz, okupatutako jabari publikoa egunero garbitu beharko da eta mahaiak eta aulkiak jaso egin beharko dira egunero.
- Mahai eta aulkien funtzionamendutik eta erabileratik sortzen diren lege-hausteen ardura instalazioaren titularrarena izango da.
- Instalazioaren titularrak dagozkion tasak eta gainerako ordainarazpenak urtero ordainduko dizkio Udalari Zerga Ordenantzetan ezarrita dauden zenbatekoz eta hor adierazitako eran.
- Mahaiak, aulkiak eta beste elemento batzuk kendu ondoren, ez dira erabilera publikoko guneetan pilatuko edo utziko, eta baimenaren titularraren ardura izango da okupatuta egon den lurzorua erabat garbi uztea.
Salbuespen moduan, ekainaren 1etik irailaren 30era gune publikoetan pilatu ahal izango dira herri-bidean jartzeko baimena jaso duten mahaiak, aulkiak eta beste elementu batzuk, horregatik Udalari jabari publikoa okupatzeagatiko tasa ordaindu beharko dio, horregatik ordaindu beharrekoa Zerga Ordenantzetan ezarritakoaren % 20koa izango da baimena duen mahai bakoitzeko.
- Baimendutako ingurura mugatu beharko du eta ez du inolako arrazoirengatik hori gaindituko, bezeroek hori egitea ere eragotzi egingo du.
- Eguzkitakoak jarriz gero, nahikoa pisu izango duen oinarri batez eutsita jarriko dira, zoladuran inolako kalterik ez sortzeko moduan eta erabiltzaile eta oinezkoentzat arriskutsuak izan gabe.
10. artikulua. Tasen Likidazioa.
- Zergaldia urte naturalarekin bat dator eta zergaldiaren lehenengo egunean sortzen da, hau da, urtarrilaren 1ean.
- Iharduera hasiera nahiz bukaeretan, kobraketa proportzionalki egingo da, hilabeteka, alta edo baja eskariaren arabera.
III. KAPITULUAERREGIMEN ZEHATZAILEA
11. artikulua. Udal-baimenik ez duten instalazioak edo baimeneko baldintzak bete ez dituztenak.
- Herri-bidean baimenik gabe jarrita dauden edo horren baldintzak betetzen ez dituzten mahaiak eta aulkiak kautelaz eta berehala kendu ahal izango ditu, eta horretarako jarritako lekuren batean utzi, legezko zehapenak jartzearen eta horiek kentzearen kostua ordaindu behar izatearen kalterik gabe.
- Baimenik gabeko instalazioak baldin badira edota horren baldintzak betetzen ez badituzte, eta horiek desmuntatu eta instalazio guztia kentzeaz gain, ondorengo zehapenak ezarri ahal izango zaizkio titularrari:
- a)Ekonomikoa, indarrean dagoen legeriak dituen mugen barruan.
- b)Establezimendua gaitasungabetzea Ordenantza honetan araututako baimenak etorkizunean lortu ahal izateko, gehienez bi urteko epean, egindakoaren larritasunaren arabera, eta hori metagarria izango da aurrekoarekin.
- Instalazioa gerora legeztatuko balute, eta berriro hori gertatu ez balitz, edo udalaren eskakizunei eragozpenik jarri ez bazaie, zehapena ekonomikoa bakarrik izango da.
12. artikulua. Espediente zehatzailea.
- Ahalmen zehatzailea abuztuaren 4ko 1.398/93 E.D.k onartutako ahalmen zehatzailearen kudeaketarako prozeduraren Arautegian ezarritakoaren arabera gauzatuko da.
XEDAPEN IRAGANKORRAK
Lehenengoa. Indarrean sartzen denetik hilabete bateko aurrerapenarekin aurkeztu diren eskaerak Ordenantza honetan xedatutakoaren arabera erabakiko dira.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa. Ordenantza honen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bigarrena. Baimenak emateko eskuduntza duen Udal Agintaritzak berariazko baimena izango du Ordenantza hau interpretatzeko, zalantzak argitzeko eta garatzeko, administrazio prozedura arruntari buruz indarrean dagoen legerian araututako printzipioen arabera.