GAO 2018ko Maiatzaren 14an 91. ZK

Udalba­tza Osoak, 2018ko apirilaren 26an egindako ohiko bileran, legeak ezar­tzen duen quorumarekin ondorengo erabakia hartu zuen:

Lehenik.  Indarrean dagoen «Obra txi­kien lizen­tzi­ari eta jakinaren gainean jar­tze­ko obrei buruzko ordenan­tza» testuaren, hizkun­tza­ri dagokionean, errebisioa onar­tzea, edukia aldatu gabe.

Bigarren.  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean nahiz Beasaingo Udalaren Web orrian, www.beasain.eus, argitara­tzea, adieraziz Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi–gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi-bideari ekin aurretik, birjarpen-helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egin­tzak egin edo errekur­tso­ak aurkezteari kalterik egin gabe.

Beasain 2018ko maia­tza­ren 8a.—Aitor Aldasoro Iturbe, alkatea.     (3216)

 

Obra txi­kien lizen­tzi­ari eta jakinaren gainean jar­tze­ko obrei buruzko ordenan­tza.

Udalba­tza honen nahia da bere administrazioaren eraldakun­tzan aurrerapausoak ematea, administrazio bizi, eraginkor eta eragingarria lor­tze­ko prozesuan. Eta aldi berean, administrazioa Beasaingo herritarren­tza­ko ulergarria eta eskuragarria izatea.

Horrek ordea, administrazioko prozesuak erraztu eta argi­tze­a eska­tzen du, izapide burokratikoak kendu eta izapidaketa bera sinplifikatuz, gaiak arintasunez eba­tziz eta aldi berean iharduerak buru­tze­an ordenamendu juridikoak bete­tze­a bermatuz, beti ere, tratamendu-berdintasunezko prin­tzi­pio, zergatiekiko kongruen­tzi­a eta helburu zurigarri eta norbanakoaren askatasunetik abiatuta.

Lizen­tzi ematea, Herri-administrazioak hiritarren ihardueran duen eskusar­tze­aren kasurik ohizkoenetakoa da, administratuak aldez aurretik duen eskubidearen preben­tzi­o eta aitorpenezko kontrol-egin­tza den heinean, izan ere, bere bitartez enkai­tzen baitira Legeak ezarritako mugak. Egin­tza horrek, iharduera jakin bat egikari­tze­ko ezarritako debekua al­txa­tze­a du ondorio­tzat.

Hirigin­tza­ko legeria, eta zehazki esanda Zoruaren Legeko Testu Bateratuko (ZLTB/TRLS) 242. artikuluak eta Hirigin­tza­ko Disziplina Erregelamenduko (HDE/RDU) 1. artikuluak, ordenamendu-egitasmo eta ordenan­tzek adierazten dituztenez gainera, udal-lizen­tzi­pean dauden egin­tzak bil­tzen dituzte.

Udal honek egoki­tzat jo­tzen du, obra txi­kietarako lizen­tzi­en eskaera, izapidaketa eta egikari­tza­pen-kontrola erregula­tzea, horien barnean obra-maila berri bat sortuz, hots, jakinaren gainean jar­tze­ko obrena, hirigin­tza-ordenamenduan duten eragin txi­kia dela bide, Udalari jakinaraztea baino eska­tzen ez duten obren­tzat.

1.  Ordenan­tza honen helburua beraz, obra txi­kien eta jakinaren gainean jar­tze­ko obren hirigin­tza-lizen­tzi­en eskaerak, izapidaketak eta egikari­tza­pen-kontrolak erregula­tze­a da.

2.  Ordenan­tza honetan zehar erabil­tze­ko, honako definizio hauek ematen dira:

Obra txi­kiak, eraikinaren egitura edo fun­tse­zko elementuak erasaten ez dituztenak; teknika soil eta eraikun­tza- nahiz ekonomi neurri eskasekoak direnak eta bolumenaren, erabilpen subjektiboaren, instalazioen eta erabilpen komuneko zerbi­tzu­en, e­txe­bizi­tza- edota areto-kopuruen aldaketarik ez dakartenak eta eraikinaren kanpoko diseinua, zimentuak, egitura edo segurtasuna nahiz era guztietako obra-instalazioak erasaten ez dituztenak.

Jakinaren gainean jar­tze­ko obrak, garran­tzi gu­txi­ko obrak direnak eta aldez aurretiko lizen­tzi­atik salbu izanik, Udalari jakinarazteko beren berri ematea beste beharrik ez dutenak.

3.  Jakinaren gainean jar­tze­a baino behar ez duten obra-kasuak, honako hauek dira:

1.— Etxe­bizi­tzen barruko aldaketa-obrak, egitura-elementuen aldaketarik gabe.

2.— Leiho-aldaketak, lehengo kolore, forma eta tamainak mantenduz.

4.  Jakinaren gainean jar­tze­a baino behar ez duten obretatik kanpo geldi­tzen dira, eraikin historiko-artistikoak izateagatik inbentarioetan edota katalogoetan sartuta dauden eraikinetan egiten diren obrak eta baita Planeamenduko Arau Subsidiarioetan ordenazioz kanpo izendatu eta kalifikatutako eraikinetan egitekoak ere eta baita egurrezko estruktura duten eraikinak ere.

5.  Obra horietako edozein egiteko ere, herri-bidean aldamioa jarri beharra denean, horretarako baimena eskatu egin beharko da.

6.  «Jakinaren gainean jar­tze­ko obrak» deituen artekoren bat egiten hasi nahi duen per­tso­nak, Udalari horren berri emango dio (Informazio-bulegoan) eta Udalak horretarako prestatutako instan­tzi­a (1. eranskina) bete beharko du, edota horren ordez, Erregistroan idazkia aurkeztu beharko du, ondorengo zehaztasun hauek dituela:

  • Eska­tza­ilearen identifikazio-datuak.
  • Eskaera egiteko erabilitako nortasuna (Jabea, maizterra, ahalmenduna, kontratista).
  • Egin behar dituen obrak: Deskribapena eta kokapena.
  • Obren aurrekontua.
  • Eska­tza­ilearen sinadura eta data.
  • 3. artikuluko 3, 4 eta 5 kasuetan ikusone­tsi­tako oinarrizko segurtasun azterlana aurkeztu beharko da.

Aurkeztutako dokumentuak, Udaleko teknikariek egiaztatuko dituzte eta herri-bidearen okupazioaz, bidezkoak irudi­tzen zaizkien aldaketak egin ahal izango dituzte.

7.  Informazio-bulegoan, «Jakinaren gainean jar­tze­ko obra»-ri dagokion agiria emango zaio eta horren bidez kreditatuko da Udalari obrak egiteko jakinarazpena bete beharra benetan bete izana.

8.  Obra txi­kien lizen­tzi eskaerak, 6. artikuluak aipa­tzen dituen datuak izateaz gainera, beste agiri hauek ere berekin izan beharko ditu:

  • Egin asmo diren obren memoria, eta kasua bada, erasandako finkak izango duen iharduera-erabilpenaren zertarakoaren adierazpena, dauden azalera erabilgarri eta eraikien koadro deskriba­tza­ilea barne duela.
  • Egin behar diren obren krokis kotadunak, goitiko bista, aurretiko bista eta sekzioak edo ebakidurak dituztela, eta era berean obra horiek egin behar diren eraikinak edota bere zatiek duten egungo egoerarenak ere.

Hala adierazten den kasuetan gainera, P edota D letrekin adierazitakoa ere eskatuko da, hots:

a)  (P) Ahalmena duen Teknikariak sinatu eta teknikariaren Elkargo Profesionalak ikus-one­tsi­tako planoen aurkezpena.

b)  (D) Teknikari ahalmendunaren zuzendari­tza-agiria bere Elkargo Profesionalak ikus-one­tsi­ta, zuzendari­tza hori bere gain har­tzen duela adieraziz.

9.  Eskaerak eskatutako betebeharrak bete­tzen ez baditu, per­tso­na interesatuari 10 eguneko epean zuzen­tze­ko eskatuko zaio.

Zuzen­tzen ez baditu, bere eskaera bertan behera uzten duela ulertuko da eta espedientea beste izapiderik egin gabe ar­txi­batu egingo da, Herri Administrazioen eta Administrazio Orokorreko Ihardunbidearen Erregimen Juridikoko (HAAOIEJ/LRJAPPAC) 30/92 Legeko 42.1 artikuluan adierazitako ondorioekin.

10.  Alkatea edota berak ordezko izendatutakoa izango da obra txi­kien espedienteak ebazteko eskudun­tza duena.        

11.  Obra txi­kia egiteko lizen­tzi­a emateko epea, jakinarazpena aurkeztu ondorengo egunetik zenbatutako hilabetekoa izango da.

Epe horretan ida­tzi­zko ebazpenik izan ez bada, on­tzat eman­tzat hartuko da, baina on­tzat emate horren eraginkortasuna, balizko egin­tza­ren ziurtagiria lor­tze­aren menpe egongo da eta Udalak epe horren barruan, espresuki eba­tzi ahal izango du egun indarrean den legeriaren arabera.

 

Xedapen arruntak:

12.  Obren neurriak ez dira jabekideen esparrutik irtengo eta beren edozein eratako mugaz kanpora­tze­a ere, hirigin­tza­ko arau-hauste­tzat hartuko da.

13.  Obrak egikaritu bitartean egin nahi li­tza­tekeen edozein aldaketa ere, Udalari jakinaraziko zaio.               

14.  Edozein Teknikari edota Udal­tza­inek sarrera librea izango du obretara obrak egiten ari diren bitartean sar­tze­ko eta obrak lizen­tzi­ari edota jakinaren gainean jar­tze­ko obrari dagozkien xehetasunei doi­tzen zaizkiela egiaztatu ahal izateko. Horregatik, «Jakinaren gainean jar­tze­ko obra-agiria» edota lizen­tzia, obra dagoen lekuan edukiko dira egiaztapena egiten den une berean aztertuak izan daitezen.

15.  Lanak egitean, eraikun­tza-praktika onak aholka­tzen dituen aurreneurriak eta eraikun­tza­ko industri lanerako Segurtasun eta Higiene Erregelamenduan aurrikusiak kontuan hartuko dira.

16.  Lizen­tzi­a eska­tze­a eta lor­tzea, egun indarrean den legeriaren arabera derrigorrezkoak diren gainerako baimenen kalterik gabe ulertuko da.

17.  Lizen­tzi emateetan edota jakinaren gainean jar­tze­ko obretan obrak hasteko eta obrak egikari­tze­ko eperik finka­tzen ez denean, epe hori hilabetekoa dela ulertuko da jakinaren gainean jar­tze­ko obren­tzat eta hiru hilabetekoa lizen­tzi­en­tzat. Obrak amai­tze­ko berriz, bi kasuetan ere 6 hilabeteko epea izango da.

18.  Lizen­tzi­en eta jakinaren gainean jar­tze­ko obren zerga eta tasen zenbatekoa, Ordenan­tza Fiskalek finkatuko dute.

Agiria emateko egin­tzan egindako kopuru horien abonua, kontura egindako sarrera-izaera duena izango da eta lizen­tzi­aren titularra derrigortua geldituko da obra amai­tze­an obraren benetako kostua aitor­tze­ra, kasuari dagokion likidazio osagarria egin ahal izateko.

Udal-zerbi­tzu­ek mur­tzi­lo edo erreklamazio horien egiazkotasuna egiaztatu ahal izango dute eta obrak egiten eskuhartu duten per­tso­na guztiei, aurrekin, ziurtagiri edota kostua zehazteko beste edozein agiri-mota eskatu ahal izango diete.

19.  Arau hauek, argitaratu ondorengo egunean sartuko dira indarrean eta deseman edo deroga­tzen ez diren bitartean indarrean jarraituko dute.

Beasaingo Udala.

Jakinaren gainean jar­tze­ko obra.

Espediente-zk.:

Eska­tza­ilearen izen-deiturak.

NAN.

Helbidea.

Tfonoa.

Fax-zk.

Iharduteko nortasuna: (jabea, maizterra, ahalmenduna, kontratista).

Obrak egingo diren eraikina: (etxe­bizi­tza, aretoa).            

Eskatu duen baimenak har­tzen dituen obrak.

Aurrekontua.

Eskaera-data.

Eska­tza­ilearen sinadura.

Obra txi­kien lizen­tzi­a eta jakinaren gainean jar­tze­ko obrak erregula­tzen dituen Ordenan­tzan xedatuaren arabera, Informazio-bulegoak, Agiri hau ematen du. Agiri hau, hirugarrenen kalterik gabe ematen da eta ematen zaion per­tso­naren eran­tzu­kizunpean soilik eman ere, beti ere, aipatutako finkaren jabeak, adierazitako obrak egiteko espresuki baimena emanda egonda.

Agiri hau ematen zaion per­tso­nak, «Jakinaren gainean jar­tze­ko obren» Ordenan­tza erregula­tza­ilean jasotako betebehar guztiak eta bakoi­tza bete­tze­ko obligazioa du.

Obren edota instalazioen neurriak, ez dira adierazitakoak baino handiagoak izango eta horietatik irtetea hirigin­tza­ko arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da. Obra egiterakoan egin nahi den edozein aldaketa ere, jakinarazi egin beharko da.   

Obrak egiterakoan, eraikun­tza-praktika onak aholka­tzen dituen aurreneurriak eta eraikun­tza­ko industri lanerako Segurtasun eta Higiene Erregelamenduan aurrikusiak kontuan hartuko dira.

Obrak egiterakoan lagungarri gisa erabili beharreko bitartekoek herri-bidea har­tzen dutenean, komenigarri den moduan seinaleztatuta gelditu beharko dute istripurik gerta ez dadin. Eska­tza­ileak seinaleztapen-elementuak behar duten segurtasun- eta apaindura-egoeran manten­tze­ko obligazioa izango du.

Eska­tza­ileak istripu-kasuetarako Eran­tzu­kizun Zibileko Asegurua eduki beharko du, edota obrak egiteko kontratatua izan den per­tso­nari eskatuko zaio.

Agiri hau duen eska­tza­ileak edota etorkizunean izango lukeen per­tso­nak, obrak ikuska­tze­ko ardura duten agente edota per­tso­na teknikoek eskatutako kasu guztietan erakusteko obligazioa izango du eta eskatutako betebehar hau ez bete­tze­ak, agintari­tza-agenteei ez obedi­tze­aren ondoriozko eran­tzu­kizunetan sarraraziko du.