Dirulaguntzak emateko oinarriak

DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

2020-2022

Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak, dirulaguntzen gastu publikoaren kudeaketan eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko tresna gisa, Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat egiteko beharra ezartzen du, lortu beharreko helburuak aurreikusitako kostuekin erlazionatu ahal izateko.

Horrekin bat etorriz, Beasaingo Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egiten da, herritarren beharrei erantzutea helburu duena, behar gehien duten sektoreei modu eraginkorrean lagunduz eta udalerriaren garapen sozial, ekonomiko eta iraunkorrarekin konpromisoa hartuz.

Administrazioaren ikuspegitik, dirulaguntzak interes orokorrekotzat jotzen diren gizarte-ekimen jakin batzuk sustatzeko teknika bat dira eta Administrazio publikoaren eta herritarren arteko lankidetza bultzatzeko modu bat, interes publikoko jardueren kudeaketan.

Oro har, diru-laguntza horien hartzaileak irabazi-asmorik gabeko erakundeetan antolatutako taldeak izan ohi dira, hala nola elkarteak edo fundazioak, eta horien jarduera-eremuak askotarikoak dira: gizarte-ekintza, kultura, hezkuntza, ingurumena, kirola, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena, garapenerako lankidetza, etab.

Kontuan hartuta dirulaguntzak gastu publikoaren modalitate garrantzitsua direla eta hartzaileak oso heterogeneoak direla, beharrezkoa da haien prozedura eta funtsezko alderdi nagusien arauketa ezartzea.

Horrela, 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa beharrezko osagarria izango da diru-laguntzak emateko, 2020-2022 aldirako Beasaingo Udalaren dirulaguntzen arloko printzipio eta estrategiak laburbiltzeko, izapidetzeko eta emateko araubidea edo prozedura edozein dela ere, eta honako hauek bereiziko dira:

- Norgehiagoka araubidean emandako dirulaguntzak, hau da, aurkeztutako eskabideak konparatzeko aurretiazko prozesu bat egin behar dutenak, haien arteko lehentasun hurrenkera bat ezartzeko oinarri arautzaileetan eta deialdi publiko batean aldez aurretik finkatutako balorazio-irizpideekin, eta balorazio handiena lortu duten hautagaiei esleitzeko.

Hala ere, dirulaguntza arautzen duten oinarriek salbuetsi ahal izango dute aurkeztutako eskabideen artean lehentasun ordena bat ezartzeko betekizunetik, baldin eta deialdian adierazitako kreditua nahikoa bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.

- Zuzeneko emakida araubideko dirulaguntzak, aldez aurreko deialdi publikorik egin beharrik gabe. Emakida-araubide hau salbuespenezkoa da eta honako dirulaguntza mota hauetara mugatzen da:

  1. Toki erakundeen aurrekontuetan izendun gisa aurreikusitakoak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituen araudian jasotako baldintzetan.
  2. Ematea edo zenbatekoa Administrazioari lege mailako arau batek ezartzen dionean.
  3. Beste dirulaguntza batzuk, salbuespen gisa, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak egiaztatzen dituztenak, edo deialdi publikoa zailtzen duten behar bezala justifikatutako beste batzuk.

 

 

ARAU ESPARRUA

 

Diru-laguntzen plan estrategikoa egitea arautzen duen esparru juridikoa, funtsean, honako hauetan dago jasota:

- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikulua eta 13. eta 17. xedapen gehigarriak.

- Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren 10. artikulutik 15. artikulura.

- Diru-laguntzak arautzen dituen udal-araua.

Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorraren zioen azalpenean, Diru-laguntzen Plan Estrategikoa beharrezko tresna gisa definitu eta kontzeptualizatu da, aurrekontua esleitzeko politika dirulaguntzen bidez kudeatutako politika publiko bakoitzean lortutako errendimendu eta helburuekin lotzeko.

IZAERA JURIDIKOA

 

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, “herri-administrazioetako organoek edo diru-laguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, diru-laguntzen plan estrategiko batean zehaztu beharko dituzte haren aplikazioaren bidez lortu nahi diren xedeak eta ondorioak, hura lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa-iturriak, betiere aurrekontu egonkortasunari buruzko helburuak betetzearen menpe.

Dirulaguntzen plan estrategikoa politika publikoak planifikatzeko tresna programatiko bat da, arau-izaerarik gabea, eta haren edukiak ez du ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen; haren eraginkortasuna dirulaguntza lerroak abian jartzearen baldintzapean geratzen da, aurrekontuaren baliabideen arabera.

 

 

 

PLANAREN EDUKIA

 

Beasaingo Udalaren 2020-2012 aldirako Plan Estrategikoa I. eranskinean jasota dago, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta honako hau jasotzen du:

  1. Planaren indarraldian erakunde-ekintzarekin lortu nahi den eragina eta inpaktua deskribatzen duten helburu estrategikoak, Planaren lehenengo urtean (2020) diru-laguntzak emateko kredituak jasotzen dituen aurrekontu-programaren helburuei lotuta daudenak. Hauek dira:

1.- Gizarte-ekintza sustatzea

2.- Udalerriko kultura-jarduera babestea.

3.- Euskararen ikaskuntza eta erabilera bultzatu eta normalizatzea.

4.- PrestakuntzaJarduerak sustatzea eskola  jardueraren osagarri gisa.

5.- Kirola sustatzea, jarduera fisiko gisa eta aisialdiko jarduera gisa.

6.- Merkataritzaren, enpresaren eta turismoaren garapena babestea.

7.- Udalerri osasungarria eta atsegina sortzen laguntzea.

  1. Helburu estrategiko bakoitzean zehazten diren diru-laguntza lerro bakoitzak honako hauek jasotzen ditu:
  • • Eragindako eskumen arloa eta laguntzen xede diren sektoreak.
  • • Hura aplikatzearekin lortu nahi diren helburuak eta ondorioak.
  • • Hori lortzeko behar den epea.
  • • Gauzatzeko kostuen aurreikuspena eta finantzaketa-iturriak.
  • • Ekintza-plana, planean txertatutako diru-laguntzen lerroa edo lerroak abian jartzeko mekanismoak zehazten dituena.
  • • Planaren helburuarekin zerikusia duten adierazleak, bakoitzaren egoera eta helburuak betetzean lortutako aurrerapenak ezagutu ahal izateko.

FINANTZAKETA

 

Plan Estrategiko honetan aurreikusitako dirulaguntzak benetan ezarri ahal izateko, urte bakoitzeko udal-aurrekontuan dagozkion kredituak sartu beharko dira, eta dirulaguntzen deialdia arautuko duten oinarriak onartu beharko dira, eta salbuespenez, zuzeneko emakidaz.

Diru-laguntza emateko, ezinbestekoa da aurrekontu-egonkortasunaren, finantza-iraunkortasunaren eta gastu-arauaren printzipioak betetzea.

ONARTZEKO ESKUMENA DUEN ORGANOA

 

Dirulaguntzen Lege Orokorraren 8. artikuluak Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat onartzeko betebeharra ezartzen du, baina ez du ezartzen zein den horretarako organo eskuduna. Bestalde, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (TAOAL) ez du aipatu tresna aipatzen diren eskumenak udal organoen artean banatzeko orduan. Horren ondorioz, ez dago argi zein den onartzeko organo eskuduna.

Lege hutsune bat dago Dirulaguntzen Plan Estrategikoarentzat. Ezin da parekatu aurrekonturako xedatuta dagoenarekin, Plan Estrategikoa, ez baita kudeaketa ekonomikorako tresna bat, plangintzakoa baizik. Horren ondorioz, ez da hirugarrenen aldeko betebeharrik edo konpromisorik sortzen; aitzitik, udalerriak jarraitu beharreko ildo batzuk baino ez dira ezartzen, eta ez dira lotesleak izango.

Beraz, badirudi egokiena dela Alkateari esleitzea hura onartzeko eskumena, TAOAL Legearen 21.1 s) artikuluan oinarrituta; izan ere, egiazki, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak udalei ezartzen die Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat onartzea, baina ez dio eskumen espresua ematen ezein organori, eta egoera hori Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1 s) artikuluan jasotako egitatezko kasuan sartzen da.

PLANAREN KONTROLA ETA JARRAIPENA

 

Plan honen kontrola eta jarraipena urtean behin egingo da, bi alderditan:

- Emandako diru-laguntzen kontrol ekonomiko-finantzarioa: udal kontu-hartzailetzari dagokio, eta indarrean dagoen legerian jasotako baldintzetan egingo da.

- Planaren kontrola eta jarraipena urtero egingo du dirulaguntzak kudeatzen dituen sail bakoitzeko arduradun teknikoak, eta, horren ondorioz, hurrengo aurrekontu ekitaldiko lehen hiruhilekoan justifikazio-memoria bat egingo da, zehaztapen hauekin:

- Xedea, erakunde onuraduna eta emandako zenbatekoa.

- Justifikatutako, uko egindako eta itzulitako diru-laguntzei buruzko informazioa.

- Helburuen betetze-maila, jarraipen eta ebaluazio adierazleak aipatuta.

- Kostu efektiboak, aurreikus daitezkeenekin alderatuta.

- Lortu nahi diren helburuak betetzeari buruzko ondorioak edo balorazio orokorra, eta, ondorioz, programa mantentzeko edo ezabatzeko proposamena.

- Hurrengo Plan Estrategikoa egiteko proposamenak.

Memoria hori dagokion Informazio Batzordean aurkeztuko da.

INDARRALDIA ETA EGUNERATZEA

 

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 11.4 artikuluaren arabera, plan estrategikoek hiru urteko indarraldirako aurreikuspenak izango dituzte, eragindako sektorearen izaera berezia dela eta beste plan estrategiko bat ezartzea komeni denean izan ezik.

Erregelamenduzko aurreikuspen hori kontuan hartuta, eta udalaren dirulaguntzen jarduerak eragindako sektoreetan izaera berezirik ikusten ez denez, Plana 2020-2022 aldian egongo da indarrean, hargatik eragotzi gabe dirulaguntzen lerro batzuek indarraldi txikiagoa izatea.

Aurrekoa gorabehera, urtero planaren jarraipena egin beharko da, aurrekontu baliabideak kontuan hartuta, lortu nahi den helburu mailara iristen ez diren edo inbertitutako baliabide mailarako desegokia den dirulaguntzen lerroak aldatu edo ordeztu ahal izan daitezen, eraginkorragoak diren beste batzuekin, edo, hala badagokio, kendu.

Plan honetan aurreikusi gabeko diru-laguntzen lerroren bat sartu nahi duten aurrekontu-aldaketen kasuan, aldez aurretik edo aldi berean aldatu beharko da.

Lehendik dagoen diru-laguntza lerro baten barruan zenbatekoak aldatu edo diru-laguntza berriak jartzen diren kasuetan, ez da beharrezkoa izango Plana aldatzea. Horretarako, sail kudeatzailearen txostena beharko da, gastu berria sartzen den dirulaguntza lerrora egokitzen dela egiaztatzeko.

Diru-laguntzen Plan Estrategiko honek 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra arte izango ditu ondorioak.

GARDENTASUNA

 

Gardentasun-printzipioa betetze aldera, Udalak lerro estrategiko bakoitzean emandako dirulaguntzak, laguntza-programak eta deialdiak urtero argitaratuko dira udalaren webgunean, bai eta Diru-laguntzen Oinarri Nazionalean ere, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta erakunde hartzailea, haren zenbatekoa eta xede duen proiektua edo ekintza adierazita.

Sail kudeatzaile bakoitza izango da aipatutako argitalpenen arduraduna, eta, horretarako, jarraibide egokiak emango dira, horiek betetzeko prozedura ezarriz.

  1. ERANSKINA

Jarraian, helburu estrategiko bakoitzak zer alderditan eragin nahi duen eta horietako bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza ildoak zehazten dira.

1.- GIZARTE-EKINTZA SUSTATZEA

Mendekotasun-egoeran, zaurgarritasun egoeran, babesgabetasun arriskuan eta gizarte bazterketako egoeran dauden kolektiboen beharrei aurre egiten eta arazo espezifikoak konpontzen lagunduko duten ekintzak sustatzea da helburua, bai eta garapenerako lankidetza ekintzak ere. Hau da, pertsonen ongizateari laguntzeko jarduerak.

Onuradun izan daitezke, bai pertsona fisikoak, bai adierazitako helburuekin bat datozen elkarte edo pertsona juridikoak.

DIRU-LAGUNTZA LERROAK:

1.1.- PERTSONEN GIZARTERATZEA ETA AUTONOMIA SUSTATZEN DUTEN PROGRAMAK BABESTEA.

Eskumen arloa

Gizartekintza

Dirulaguntza helburu duten sektoreak

Bizi kalitatea eta gizarteratzea mugatzen dituen egoera zailean dauden herriko pertsonak eta/edo familiak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Familiaren eta talde guztien gizarteratzea, autonomia eta ongizatea ahalbidetuz, funtzio asistentziala, sustatzailea, prebentiboa eta babeslea garatuz.

-       Mendekotasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen arreta sustatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

10.200,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Diru-laguntza bakoitzeko onuradun kopurua.

-       Eskatzaileek egiaztatutako gastuaren estaldura-maila

-       Aurrekontu aurreikuspenaren egikaritze maila

1.2 BALIABIDE EKONOMIKO URRIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Udal-zergak ordaintzeko baliabide ekonomiko urriak dituzten herriko pertsona fisikoak.

-       Gastu zehatz batzuri aurre egiteko baliabide ekonomiko urriak dituzten herriko pertsona fisikoak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

Babesik gabe geratzeko arriskuan dauden pertsonen eta familien ongizatea sustatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

35.000 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Diru-laguntza bakoitzeko onuradun kopurua.

-       Eskatzaileek egiaztatutako gastuaren estaldura-maila

-       Aurrekontu aurreikuspenaren egikaritze maila

 

1.3 ADINEKO PERTSONAK LAGUNTZEA

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Aranealde Jubilatu eta pentsiodunen elkartea

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

- Beste pertsona batzuekin harremanak izateko topagune bat eskaintzea.

- Estimulazio eta jolas-jarduerak antolatzea.

- Udalerrian zahartze aktiboari dagokionean erreferente izan.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

55.439,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udalaren finantzaketa eta elkartearen berezko diru-sarrerak

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Bazkide kopurua

-       Antolatutako jarduera kopurua

-       Jarduerako partaide kopurua.

1.4.- GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO BERDINTASUNA SUSTATZEA

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea helburu duten herriko elkarteak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Gizon eta emakumeen arteko elkartasun eta berdintasun baloreak sustatzea

-       Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa helburu duten proiketuak bultzatzea

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

15.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako sentsibilizazio eta prebentzio jarduera kopurua.

-       Jardueretako partaide kopurua.

-       Elkarteen bazkide kopurua.

1.5.- GIZARTE-LANKIDETZA ETA GARAPENERAKO LAGUNTZA

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Euskal Autonomia Erkidegoko Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, nazioarteko lankidetzarako, sentsibilizaziorako eta garapenerako hezkuntzarako jarduerak egiteko.

-       Garatze Prozesuan dauden Herrialdeetan larrialdietan eta ekintza humanitarioetan aritzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko  GKEak.

-       Garabide Kultur Elkartea.

-       Herrian, gizarte arloan, Beasaingo herritarren bizi kalitatea hobetzeko lanean ari diren erakundeak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea helburu duten esku-hartze- edo/eta sentsibilizazio-proiektuak bultzatzea.

-       Garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen laguntzea, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko konpromiso-jarrerak sortuz herritarrengan.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

183.124,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa, elkartearen sarrera propioak eta beste erakunde batzuen finantziazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Diruz lagundutako proiektu kopurua.

-       Emandako diru-laguntza kopurua.

-       Artatutako pertsona kopurua.

-       Diruz lagundutako erakunde kopurua.

-       Sentsibilizazio eta heziketa jarduera kopurua.

-       Jardueretako partaide kopurua.

1.6.- OSASUNA ETA ONGIZATEA SUSTATZEA

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Beasainen osasunarekin eta bizi-kalitatearekin lotutako ikerketa proiektuak garatzen dituzten erakundeak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

Pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea helburu duten eskuhartze- eta/edo sentsibilizazio proiektuak bultzatzea

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

79.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa, elkartearen sarrera propioak eta beste erakunde batzuen finantziazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Artatutako pertsona kopurua.

-       Egindako ikerketa kopurua.

-       Diruz lagundutako erakunde kopurua.

-       Sentsibilizazio eta heziketa jarduera kopurua.

-       Jardueretako partaide kopurua.

1.7.- GIZARTE LARRIALDIETARAKO GASTUAK

Eskumen arloa

Gizartekintza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Ohiko edo ezohiko gastu espezifikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten udalerriko pertsonak eta/edo familiak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

Gizarte bazterketako egoerak prebenitzea, saihestea edo arintzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

88.500,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Eusko Jaurlaritza

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

- Eskabide kopurua: onartuak eta ukatuak.

- Titular berriak.

-       Emandako eskabideen titularrak, guztira: emakumeak eta gizonak

-       Ijito arrazako titularrak: emakumeak eta gizonak

-       Etorkinak: emakumeak eta gizonak.

-       Beste batzuk: emakumeak eta gizonak.

-       Familia onuradunen motak.

-       Onuradunen kopurua.

-       Eskatzaileek egiaztatutako gastuaren estaldura maila

-       Aurrekontu aurreikuspenaren gauzatze maila.

2.- UDALERRIKO EKINTZA KULTURALAK BABESTEA

Garapen komunitarioa, kultura sorkuntza eta aisialdiko eta jaiegunetako ekitaldien sustapena bultzatzen duten jarduera soziokulturalak sustatu nahi dira herritarren asebetetzea maila lortzea ongizatea bermatzeko. Aldi berean ere, euskal kultura eta ondare inmateriala babesteko eta ezagutzera emateko jarduerak.

Era berean, haur eta gazteentzako programak sustatzen dituzten ekimenei laguntza eman nahi zaie, garapen pertsonala eta autonomia bultzatzeko.

DIRU-LAGUNTZA LERROAK:

2.1.- KULTUR ETA JAI-JARDUERA EKINTZEN GARAPENA.

Eskumen arloa

Kultur sustapena

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Beasaindarren intereserako jarduera kulturalak egiten dituzten herriko elkarteak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Kulturalki aktiboa den herria sortzea bultzatu: arte eszenikoak, plastikoak eta kultur adierazpenak oro har eskaintzea eta kultur sorkuntza dinamizatzea.

-       Herrigintza, kulturgintza eta euskal kulturaren transmisioa.

-       Kultur jarduerak herriko eta landa auzoetan egingo direla bermatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

199.584,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

- Egindako ekitaldien kopurua.

- Jarduera aurrera eramateko egindako ordu kopurua.

-       Jarduera antolatzen inplikatutako pertsona kopurua

-       Ikusle kopurua.

2.2.- KULTUR SORKUNTZA SUSTATZEA.

Eskumen arloa

Kultur sustapena

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Literatura eta Musika jarduerak garatzen dituzten pertsona fisikoak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Musika eta literatura sorkuntza bultzatzea.

-       Urteko Musika eta literatura eskaintza bultzatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

16.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa eta beste erakunde batzuk

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Sari kopurua.

-       Ekitaldi kopurua

-       Parte-hartzaile kopurua.

  1. EUSKARAREN IKASKUNTZA ETA ERABILERA BULTZATZEA ETA NORMALIZATZEA.

Euskararen erabilera normalizatzeari ekin nahi zaio, haren ikaskuntza erraztuz eta erabilera bultzatuz. Horretarako, hirigintzako paisaian eta herritarren eguneroko jarduera guztietan euskararen presentzia sendotu nahi da.

DIRU-LAGUNTZA LERROAK:

3.1.- EUSKARAREN IKASKUNTZA BULTZATZEA

Eskumen arloa

Hizkuntza politika

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Pertsona fisikoak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Euskara ikastea sustatzea, hizkuntza bizirik mantentzeko

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

23.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Ikasle kopurua.

-       Ikastaroa gainditzen duten ikasle kopurua.

3.2 EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEA.

Eskumen arloa

Hizkuntza politika

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Euskararen erabilera bultzatzea helburu duten herriko elkarteak

-       Tokiko eta eskualdeko euskarazko komunikabideak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Euskararen erabilera sustatzea, hizkuntza bizirik mantentzeko.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

Urteko 105.286,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa eta beste administrazio publikoak

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako jarduera kopurua.

-       Jardueretako parte-hartzaile kopurua.

-       Hiztun kopurua.

4.- JARDUERAK SUSTATZEA ESKOLA-JARDUERAREN OSAGARRI GISA

Helburu estrategiko honek irakaskuntzarekin lotutako eskolaz kanpoko jarduerak lortzen lagundu nahi du

DIRU-LAGUNTZA LERROAK:

4.1 HEZKUNTZARI LAGUNTZEKO PROGRAMA

Eskumen arloa

Hezkuntzari laguntza

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

Herriko Ikastetxeak

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

Bizikidetza, erantzunkidetasuna, aukera-berdintasuna, … oinarritutako prestakuntza-jarduerak eta hazkunde pertsonaleko jarduerak sustatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

Urteko 72.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako ekintza kopurua

-       Parte-hartzaile kopurua

5.- JARDUERA FISIKOA ETA AISIALDIA SUSTATZEA ETA BULTZATZEA.

 

Ariketa fisikoak garapen pertsonalean eta bizitza osasungarria bermatzen laguntzen duela kontuan hartuta, helburua da praktika hori babestea, helburu horiek lortze aldera. Horregatik, horren inguruan egiten diren kirola eta aisialdiko jarduerak sustatu nahi dira, horretarako erabiltzen diren instalazioak ondo kudeatuz.

DIRU-LAGUNTZA LERROA:

5.1 KIROL ETA AISIALDIKO JARDUERAK BULTZATZEA

Eskumen arloa

Kirola

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Kirola egitea helburu duten pertsona fisikoak, kirol erakundeak edo irabazi asmorik gabeko elkarteak.

-       Udalerrian kirol ekitaldiak egiten dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Kirol jarduera areagotzea diziplina guztietan, kirol minoritarioak barne.

-       Kirolaren bidez osasuna hobetzea.

-       Gizarte eta federazio funtzioa eta kirol erakundeen lana bultzatzea.

-       Udalerria sustatzeko kirol ekitaldiak garatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

339.637,12 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa, elkartearen sarrera propioak, babesleak eta beste erakunde batzuen finantziazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako ekintza kopurua.

-       Parte-hartzaile kopurua.

-       Bertaratutako pertsona kopurua.

-       Jokalari eta emakumezko teknikari kopurua.

-       Parte hartutako lehiaketa kopurua

6.- GARAPEN EKONOMIKO ETA SOZIALA SUSTATZEA ETA TOKIKO TURISMOA SUSTATZEA.

 

Udala dinamizatu nahi da jarduera ekonomikoak garatuz, merkataritza, enpresa eta turismo sektoreak sustatuz.

DIRU-LAGUNTZA LERROA:

6.1 EKINTZAILEENTZAKO ETA ENPRESENTZAKO GARAPEN ETA AUKERA GUNE BERRIAK SORTZEA

Eskumen arloa

Merkataritza eta turismoa

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Jarduera ekonomikoa sortzen laguntzen duten proiektuak dituzten pertsona fisikoak edo legez eratutako erakundeak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Ekintzaileentzako eta enpresentzako garapen eta aukera espazio berriak sortzen laguntzea.

-       Udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialean parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza sareak ezartzea.

-       Inguruko enpresen eta enpleguaren hazkundea.

-       Dinamizazio ekonomikoa laguntzen duten jarduerak bultzatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

1.000,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Coworking zentru kopurua.

-       Zentro bakoitzeko parte-hartzaile kopurua.

6.2 UDALERRIKO MERKATARITZA SEKTOREA BULTZATZEA

Eskumen arloa

Merkataritza eta turismoa

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Jarduera ekonomikoa sortzen laguntzen duten proiektuak dituzten pertsona fisikoak edo legez eratutako erakundeak.

-       Merkataritza eremuan udalerri aktibo baten alde egiten duten jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak eta elkarteak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Saltoki txikiei laguntzea.

-       Udalerriaren garapen ekonomiko eta sozialean parte hartzen duten eragileen arteko lankidetza sareak ezartzea.

-       Hurbileko produktuen merkataritza eta salmenta sustatzea.

-       Dinamizazio ekonomikoa bultzatzen duten jarduerak bultzatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

30.387,50 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa eta beste erakunde publiko

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako ekintza kopurua.

-       Parte-hartzaile kopurua.

-       Ekitaldietara bertaratutakoen kopurua.

6.3 UDALERRIAN TURISMOA SUSTATZEA

Eskumen arloa

Merkataritza eta turismoa

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Jarduera turistikoa sortzen laguntzen duten proiektuak dituzten pertsona fisikoak edo legez eratutako erakundeak.

-       Odolki kofradia

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

- Udalerriko turismo-sustapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzea.

- Hurbileko produktuen merkataritza eta salmenta sustatzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

5.500,00 euro (2.020)

Finantzazioa

Udal finantzazioa eta beste erakunde publikoena

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako ekintza kopurua.

-       Partehartzaile kopurua.

-       Ekitaldietara bertaratutakoen kopurua.

7.- UDALERRI OSASUNGARRIA ETA ATSEGINA SORTZEN LAGUNTZEA.

 

Beasaingo herritarrak ingurumenarekin konprometitutako ingurune zainduan, seguruan, irisgarrian bizi daitezen laguntzen duten jarduerak eta jarduerak sustatzea du helburu.

DIRULAGUNTZA LERROA:

7.1.- ERAIKINAK ETA AZPIEGITURAK BIRGAITZEA ETA SEGURTASUN-, OSASUNGARRITASUN- ETA APAINDURA-BALDINTZETAN MANTENTZEA.

Eskumen arloa

Hirigintza eta ingurumena

Diru-laguntza helburu duten sektoreak

-       Pertsona fisikoak, juridikoak eta jabeen erkidegoak EITetatik eratorritako jarduketetarako.

-       Pertsona fisikoak, auzolaneko proiektuak egiteko auzo elkarteak.

Helburuak eta lortu nahi diren ondorioak

-       Eraikitako parkea birgaitzea eta eraikinen segurtasun eta apaindura baldintzak mantentzea.

-       Bizitegi eraikinetarako irisgarritasuna hobetzea.

-       Auzoetako azpiegiturak mantentzea eta hobetzea.

Lortzeko beharrezko epeak

Iraupen zehaztu gabea.

Urteko deialdiak

Aurreikusitako kostuak

25.130,00 euro (2.020).

Finantzazioa

Udal finantzazioa

Ekintza-plana

Deialdi publiko bidezko norgehiagoka:

- Udalbatzak diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituzten oinarriak onartzea

- Izapidetzea: sail kudeatzailea.

- Diru-laguntzak emateko organo eskuduna: alkatea

Salbuespen gisa, zuzeneko emakida, Alkatearen aldez aurreko memoria, honako hauek ojektibo eta arrazoinalki justifikatzen dituena:

- Diru-laguntzaren izaera berezia.

- Deialdi publikoaren zailtasuna.

Jarraipenerako adierazleak eta ebaluazioa

-       Egindako jarduketen kopurua.

-       Emandako diru-laguntzen zenbatekoa.

 

  pdf Finantzaketa laburpen taula - 2020rako aurreikuspena (91 KB)