Irisgarritasun-tresnak
Proiektatutako baratzeak herritarren eskura jarritako eskaintza pedagogiko eta ekologiko gisa ezarri dira, herritar arruntei eremu publiko bat erabiltzeko aukera eman edo erraztuko diena, lurra landu eta lan horren emaitza gisa kontsumo pertsonalerako fruitu batzuk erdietsi ahal izateko.Baratze hauek aisialdiko eta ongizateko alternatiba modura proiektatu dira, eta baztertutako gizarte-sektoreak sozialki nahiz pertsonalki integratzeko aukera emango dute.Oro har, herritar guztiei zabalik dagoen jarduera bat da, baina esleitzeko orduan, gizartean premia handienean aurkitzen diren taldeei emango zaie lehentasuna.Baserriaren eta herriaren arteko lotura bat da, naturarekiko errespetua zabaltzeko, naturaren aberastasunak duen garrantzia balioesteko eta bizi garen lurralde honetan gure kulturak betidanik izan dituen erroak berreskuratzeko apustu bat.
I. KAPITULUA
PRINTZIPIO OROKORRAK
1. Helburua
Araudi honen helburua da Beasaingo Baratze Parkeko lursailen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautzeko beharrezkoak diren baldintzak ezartzea eta, halaber, baratze horien esleipen-prozedura, baratzetako laborantza-jarduera eta erabiltzaileen erantzukizuna arautzea.
2. Aplikazio-eremua
Araudi hau Beasaingo Udalak alokairuan dituen eta behin-behinekoz nekazaritza-erabilera izendatzen zaien lursail guztietan aplikatuko da, baita horiei atxikitako zuzkidura osagarrietan ere, guztiak ere udalerriko baratze-gunearen barruan bilduak.
3. Definizioak.
4. Erabiltzaile-Komunitat eraketa.
Behin betikoz esleipendun diren pertsonak derrigortuta egongo dira, batetik, baratzeak kudeatzeko Erabiltzaile-Komunitate bat eratzera eta, bestetik, Zuzendaritza Batzorde bat izendatzera, elkartearen interesak kudeatuko eta ordezkatuko dituen ordezkaritza-organoaren lanak egingo dituena, batzar nagusiaren xedapen eta jarraibideekin bat etorriz.
Zuzendaritza Batzordearen barruan ondorengo kideak izango dira: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta gutxienez bokal bat eta gehienez hiru bokal.Eta bere eginkizunetako bat, udalarekin eta Baratze Parke Sarea proiektuko beste eragile batzuekin bitartekari-lanak egitea izango da.
5. Lagapen-epea
Lursailaren aprobetxamendua edo/eta erabilera eta beraz, udal-lizentzia urtebeteko epez emango da, eta epe hori gehienez hiru urte arte luzatu ahal izango da.
Luzapenak hitzartuta daudela ulertuko da baldin eta aldeetako baten aurreabisurik ez bada jasotzen emakida edo horren ondoz ondoko luzapenak amaitu baino hilabete bat lehenago.
Esleipendunak baratzea utzi egin beharko du lizentzia-epea amaitu aurreko hilabetean, garbia eta hurrengo esleipendunak lantzeko prest.
6. Erabilera-printzipio orokorrak.
1. Zaintzeko eta mantentzeko printzipioa: Baratzeetako erabiltzailearen betekizun nagusia izango da lagatzen zaion lursaila modu egokian zaindu eta mantentzea, eta behar bezalako arreta edukitzea hura erabiltzean, baratzeak osasuntsu, apain eta landuta mantenduz.
2. Errespetu-printzipioa instalazioak erabiltzean: Baratze bat lagatzen zaion pertsona orok ahalegina egin beharko du gainerakoei eragozpen, kalte edo galerarik ez eragiteko.
3. Salerosketarik ez egiteko printzipioa: Baratzeen lagapen-hartzaile guztiek debekatua izango dute baratzetako produktuak xede komertzialerako edo ustiapen ekonomikorako erabiltzea.
4. Auto-hornikuntzaren printzipioa: Baratzeak lantzetik sortzen diren produktuak erabiltzaileak edo haren familia-unitateak bakarrik kontsumitu ahal izango dituzte, eta ezin daitezke erabili etekin ekonomikorik jasotzeko.
5. Ingurumen-prebentzioaren printzipioa: Baratzeen erabileraren onuradunak diren pertsonek ez dute erabiliko lurrari kalte larririk eragin diezaiokeen ongarririk edo produktu fitosanitariorik, lurra bera edo egon litezkeen akuiferoak kutsatu baititzakete; beraz, lursailaren laborantza ekonomikoaren gaineko araudian azaldutako termino zehatzei jarraitu beharko zaie.
7. Erregimen aplikagarria eta erregulazioa
8. Erabiltzaile eta 3h) art.-an adierazitako interes-taldeentzat emate-titulua
Lizentziak ematen duen baratzearen erabilerarako eskubidea lagatu ezina da, eta bere lagapenerako ezarritako baldintzak betetzen diren bitartean bakarrik izango du eragina.Erabiltzaileak ezingo ditu, inola ere, lizentziak emandako baimenaren erabilerari lotutako eskubideak laga, zergapetu edo doan edo kostubidez eman.Eskubide horiek ezingo zaizkio beste inori inola ere eskualdatu.
Lagatako lizentziaren titulua «prekarioan» izango da erabiltzailearentzat, eta Udalak, interes publikoko kausa justifikatuak badaude, edozein unetan kendu ahal izango dio lizentzia edozein erabiltzaileri, Udalaren aldetik inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izan gabe.
Interes publikoko kausa justifikatuak izan daitezke, «baratzeak» programa ordezkatzen duen edo harekin bateraezina den beste edozein udal programa onartzea, edo, baita ere, Udalak edo beste edozein Herri Administraziok hiri edo azpiegituren garapenerako edozein plan onartzea, baldin eta plan horrek berekin badakar baratzeetarako xedatutako lursailetan edozein zuzkidura publiko ezartzea. Kasu horietan, aipatutako planaren onarpenarekin batera, lursailak erabiltzea ahalbidetzen duten tituluen balioa indargabetuko da, inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izan gabe.
Organo eskudunak, aipatutako lizentziak indargabe utz ditzake, lizentzian ezarritako baldintzak betetzen ez badira edota araudi honetan eta ezarritako prozeduraren arabera adjudikaziodunek betebeharrekoak gauzatzen ez badira.
9. Baratzeen programaren funtzionamendurako jarraibideak
Alkateak baratzeen programako jardueren alderdi orokorrei nahiz zehatzei buruzko jarraibideak eman ahal izango ditu, esaterako, lan egiteko erak, ordutegiak, labore-motak eta abar izaera orokorrez edo bereziz zehazteko. Baratzeen erabiltzaileek derrigor bete beharko dituzte jarraibide horiek eta, baita ere, Alkatetzak, Zinegotzi delegatuak edo horren ardura duten Udaleko langileek gai horren beraren gainean erabiltzaileei egiten dizkieten ahozko ohartarazpenak.
II. KAPITULUA
ESLEITZEKO PROZEDURA
10. Onuradun izateko baldintzak
Baratzeak erabiltzeko lizentzien onuradun izan daitezke Beasaingo udalerrian erroldatuta dauden pertsonak baldin eta herrian benetan bizi badira gutxienez esleipen-deialdiaren iragarpena argitara eman baino 2 urte lehenagotik (kontsekutiboak izan beharrik gabe), eta, gainera, honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Betekizun hauek betetzeaz salbuetsita egongo dira, 3h) artikuluko 2 idatzi-zatian aipatutako kolektiboak.
11. Lizentziak emateko prozedura
Udalak, 3h) artikuluko 2 idatzi-zatian aipatutako kolektiboarentzat, baratze kopuru bat gordeko du.
Gainerako plazak esleitzeko, Udalak beretzat gordetzen du, baratze hauek esleitzeko orduan, egoera ekonomiko larriago batean aurkitzen diren bizikidetza-unitateei lehentasuna emateko eskubidea.Azken kasu horretan, Udaleko gizarte-zerbitzuen txosten egokia eskatuko da.Udaleko gizarte-zerbitzuen bitartez baratzea esleitzeko ezartzen diren irizpideak bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak eta hori osatzen duen pertsona kopurua izango dira.
Baratzeen esleipenean interesatuta dagoenak eskabide bat aurkeztu beharko du Udal Erregistroan, horretarako inprimaki ofizialari jarraiki.Eskabidearekin batera, inprimaki normalizatu horretan eskatzen diren agiriez gain, ondorengo dokumentazioa ere aurkeztu beharko du:
Udalak ofizioz egiaztatuko du erroldatze eta erresidentzia benetan bi urtetik gorakoak direla, arau-hausterik batere ez dagoela eta Udalaren zerga-betebeharretan edo beste mota bateko betebehar guztietan egunean dagoela.
Herritar guztiei irekitako deialdi baten bitartez aurkeztuko du Udalak ekimen hau, eta parte hartu ahal izateko baldintzak eta horren ezaugarriak azalduko dira bertan.Une horretatik aurrera, ekimen honetan parte hartu nahi duten pertsona guztiek eskabide formal bat aurkeztu beharko dute Udaletxean, eta Udalak hartzen den erabakia jakinarazteko obligazioa izango du.
12. Eskumena eta prozedura
Lizentziak emateko prozedura Alkatearen ebazpenarekin amaituko da.
Deialdi publikoa egingo da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udalaren webgunean eta Iragarki Taulan argitaratutako iragarkien bidez eta gutxienez hamar egun naturaleko epea ezarriko da eskabideak aurkezteko. Ondoren, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, baremazioa eta erreserbarako daudenen izenak gehituta, eta zerrenda hori Iragarki Taulan eta Beasaingo Udalaren webgunean argitaratuko da.
Interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte gehienez bost egun naturaleko epean. Epe hori amaituta, eta jasotako erreklamazioak ebatzita, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren ebazpena egingo da, baremazioa azalduta. Baremazioan berdinketarik baldin badago, jendaurreko zozketa egingo da, zozketako data behar bezala iragarri ondoren.
Behin balorazioa eta, behar izanez gero, zozketa eginda, esleipendunen zerrenda eta erreserben behin betiko zerrenda Udaletxeko Iragarki Taulan eta udalaren webgunean argitaratuko dira.
13. Esleipena eta ordezkoen zerrenda
Esleipendunei ematen zaien lizentziak argi azaldu beharko du zein diren baratzearen xedea, definizioa eta kokapena, erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak eta lizentziaren indarraldia.
Eskabidea gutxi balioetsi zaielako baratzeren bat esleitzeko lizentziarik eskuratzerik izan ez duten pertsonak, jasotako balorazioaren arabera, ordezkoen zerrenda batean sartuko dira, baratze mota bakoitzaren barruan lortu duten balioespenaren arabera. Ordezkoen zerrenda hori bajak betetzeko erabiliko da baldin eta lizentziaren bitartez jasotako eskubidea nahita edo ezinbestez galtzen bada edo eskubide horri uko egiten bazaio; kasu horietan, hurrengo hautagaiari deituko zaio, aipatutako zerrendan duen ordenaren arabera, lizentzia indarrean dagoen epearen barruan eta laborantzarako aldi emankorraren barruan.
Baratzearen erabilera baimentzen duen lizentzia esleitu ondoren, adjudikaziodunak autolikidatu egin beharko du urteko kuotaren kopurua eta bermeari dagokion zenbatekoa jarri, esleitutako lizentzia jaso ahal izateko. Esleipenerako epea igaro ondoren itzuli egingo da bermea, baldin eta denboraldi berri horretarako beste baratze baten esleipendun izan ez bada.
3h) artikuluan aipatutako interes taldean edozein ordainketa egitetik eta fidantza aurkezteko eginbeharrez salbuetsita egongo dira.
14. Baremazio-irizpideak
Baremazio-irizpideak dagokion lehiaketaren deialdian zehaztuko dira.
Lurzatiak esleitzeko baremazio-irizpideak finkatuko dituzten printzipio nagusiak.
Beasaingo Baratze Parkean era guztietako jendea bil dadila sustatuko da.
Berdintasunaren ikuspegitik, ordezkaritza justua bermatzeari begira, eskatzaileen sexu-proportzio berdinetan egingo da emakida, bai lehentasuna izango duen taldearen barruan eta bai gainerako taldeetan ere.
Kultura eta hizkuntza aldetik ere dibertsitatea sustatzeari begira, irizpide iraunkorrak barneratuko dira baratzeak abian jarri ondoren, eta horretarako, jarduera desberdinak antolatuko dira.
Baratzeak hiru taldetan sailkatuko ditugu:
Talderen batean lurzati guztiak betetzen ez badira, beste talde batzuei irekiko zaizkie.
1. TALDEA: Lurzatien % 30, 3h) artikuluko 1 idatz-zatian aipatutako interes-taldeei esleituko zaizkie.
2. TALDEA: Lurzatien % 35a, 3h) artikuluko 2 idatz-zatian aipatutako interes-taldeei esleituko zaizkie.
3. TALDEA: Lurzatien % 35a gainerako herritarrei esleituko zaizkie.
Lurzatiak ondorengo puntuazioaren arabera esleituko dira:
1. TALDEA: 3h) artikuluko 1 idatz-zatian aipatutako interes-taldean dauden pertsonen kasuan
2. TALDEA: 3h) artikuluko 2 idatz-zatian aipatutako interes-taldeen kasuan
3. TALDEA: Gainerako herritarren kasuan
2 puntu
15. Lizentziak eskualdatzea eta iraungitzea
Baratzeak erabiltzeko eskubidea ematen duten lizentziak:
a) Ezin zaizkio hirugarren bati eskualdatu.
b) Epea betetzean iraungiko dira.
c) Ezeztatu edo baliogabetu ahal izango dira:
Lizentziak indargabetzen badira, Udalaren partetik ez da inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.
Esleipenduna hiltzen bada, emakida iraungita geratuko da eta haren ondorengoek ez dute inolako eskubiderik izango.Udalak ikusten badu esleipen-aldian pertsona horrek baratzea egoki kudeatu duela, haren alargunari utziko dio baratzearen erabilera, horretarako eskabidea egina izanez gero, baina nolanahi ere Udalak onetsi egin beharko du.”
III. KAPITULUA
ERABILERA-BALDINTZAK
16. Erabilera-arauak
1. Baratzeak erabiltzeko baimenen onuradunek honako erabilera-arau hauek bete beharko dituzte:
- Administrazio-baimenean zehazten diren landare-espezieak landatzeko erabiltzea.
- Nekazaritza ekologikoaren irizpideak erabiltzea, eta norberaren haziak edo jatorri ekologikoko landareak edo haziak erabiltzea (hobe tokikoak bertakoak badira).Ongarri organikoak bakarrik erabili ahal izango dira.
PRODUKTUAK EDO LANAK |
DEBEKATUTA DAUDE |
BAIMENDUTA DAUDE |
ONGARRIAK |
~ Sintesiko ongarri organiko guztiak (Europan saltzen diren guztiak) eta produktu kutsatuekin egindako konpostak (lastoak, simaurrak, pestizida eta herbizidekin tratatutako belar eta ongarri organikoak).~ Prozedura kimikoen bitartez lortutako ongarri mineral guztiak (nitrogenatuak, fosfatatuak, potasikoak, magnetikoak eta abar). |
~ Zizareen humusetik eratorritako ongarriak, konpostatutako simaurrak (konpostajea hartzidura aerobikoko prozesutzat hartuta), ongarri berdeak eta ongi deskonposatutako uzten hondarrak, eta kutsatu gabeko hondakinekin egindako konpostak.~ Jatorri naturaleko ongarri mineralak (txikitutako fosfato naturalak, silizeen hautsak, kareharri txikituak, dolomitak eta abar). |
TRATAMENDU FITOSANITARIOAK |
~ Intsektizida, fungizida eta akarizidak eta sintesi kimikotik eratorritako beste pestizidak edo produktuak erabiltzea. |
~ Substantzia natural mineral, begetal edo animalienetan oinarrituta sortutako fungizidak (Bordeleko salda, Borgoinako salda eta abar).~ Landareekin egindako produktuak (beratzeak, infusioak, egosketak, gernuak). |
BELAR TXARRAK |
~ Debekatuta dago edozein sintesiko herbizida kimiko erabiltzea. |
~ Belar lehiakorren kontrolerako metodo biologikoak erabil daitezke (estaltzaile organikoak, jorrai naturala edo erdi-eskuzkoa, zapalda sakoneko laborantza). |
HAZIAK ETA LANDAREAK |
~ Genetikoki aldatutako mota eta klase guztietako organismoak (transgenikoak). |
~ Nekazaritza biologikotik eratorritako barazki, sustrai, erraboil, tuberkulu eta hazien erabilera.~ Produktu horien erabilera, ohiko laborantzetatik etorri arren, produktu kimiko sintetikoekin landu ez badituzte. |
- Erabiltzeko utzi diren lursaila, instalazioak, lanabesak eta tresnak arretaz zaintzea.
Baratzeen erabiltzaileek nekazaritzarako behar dituzten lanabesak mailegutan jasotzen badituzte, behar bezala erabili eta zaindu beharko dituzte, ez hondatzeko.Modu okerrean erabili izanaren ondorioz kaltetu edo hondatu diren ondasunak eta tresnak konpondu edo berritu egin beharko dituzte, baita galdu egiten badituzte ere.
Lanabesak gortzeko lekuak garbi eta egoera onean mantendu beharko dira.
2. Baimenaren titularrak erabilera-arau horietakoren bat betetzen ez badu, Udalak bertan behera utzi ahal izango du hura.
17. Berariazko debekuak
18. Ordutegia
Esparrua irekitzeko ordutegi jakin bat ezarriko da, eta baratzeen erabiltzaileei haren berri emango zaie.
Baimenen onuradunei dagokien erabilera xede horretarako ezarri den ordutegiaren barruan gauzatu beharko da.
Nolanahi ere, baimenak edo eskumena duen organoak gerora emandako egintzak finkatutako ordutegia aldatu ahal izango du, kasuan kasuko arrazoiak direla eta.
19. Hondakinen tratamendua
Baratzeen erabiltzaileak lursaila garbi mantentzeaz arduratuko dira, eta, horretarako, hondakin organikoak konpostategian utzi beharko dituzte, horiek modu egokian deskonposa daitezen.
Gainerako hondakinak Udalak xede horrekin jarritako edukiontzian edo tokian bakarrik utziko dira.
20. Ureztatzeko baldintzak
21. Guztien erabilerarako erremintak
Kutxa Ekoguneak guztien erabilerarako erremintak helaraziko dizkio erabiltzaileen Elkarteari. Urtero, Elkarteak hasierako inbentarioa mantentzen dela berretsi beharko dio Udalari, eta, beraz, Elkarteak falta diren edo hautsita dauden erremintak ordezkatu, eta hondatuta dauden erremintak konpondu beharko ditu.
22. Mantentze- eta finantzaketa-gastuak
1. Baratzearen erabiltzaileak bere gain hartu beharko ditu, lizentzia indarrean den denboraldi osoan zehar, baratzearen laborantzak eragindako gastuak, hala nola, ongarriak, ereindako landareak eta laborantzarako beharrezkoak diren gainerako guztiak, eta landaketa ekoizteko moduan eta behar bezala zainduta mantendu beharko du.
2. Erabiltzaileek nahitaez ordaindu beharko dituzte baratzeen erabilerak edo erabiltzaileen komunitateak eragindako kostuak ordaintzeko jartzen zaizkien karga guztiak (tasa, kanonak eta abar), Udalak Zuzenbideari jarraiki eta behar bezala justifikatuta onartu baditu.
3. Udalak kanon bat aplikatuko du baratzearen laborantzagatik, baita fidantza bat ere, udal-jabari publikoko eremuaren erabilera egokia bermatzeko:
a) Baratze bat urtebetez erabili ahal izateko kanona:
Kanona 10 €-koa izango da baratze eta hilabete bakoitzeko, eta 3h) artikuluan aipatutako interes taldeek ez dute kanona ordaindu beharrik izango.
b) Fidantza. Fidantza bat ordaindu behar da, udal-eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko, 100 €-koa.
3h) artikuluan aipatutako interes taldeek ere ez dute hau aurkeztu beharrik izango.
Oro har, baratzea erabiltzeko baimena ematen duen udal-lizentzia eskuratzen den unean bertan ordainduko dira lehen urteko kanona eta fidantza.Hurrengo urteetan, kanona baimenaren lehen urtea amaitu baino lehen ordaindu beharko da.
4. Ur-kontsumoari dagozkion fakturak igorriko dira. Esleipendun bakoitzak izandako kontsumoaren arabera ordainduko du faktura, Erabiltzaile-Komunitatearen bitartez.
IV. KAPITULUA
ERANTZUKIZUN-ERREGIMENA
23. Erantzukizun-erregimena
24. Kalte-galerak ordaintzea
V. KAPITULUA
DIZIPLINAZKO ERREGIMENA
25. Arau orokorrak
1. Baratzeen erabiltzaileek derrigor bete beharko dute Araudi honetan ezarritako guztia, eta, bertan, aurreikusten ez diren kasuetan, Tokiko Erakundeen ondasunei buruzko araudian xedatutakoa.
2. Araudi honetan ezarritakoaren aurkako jokaeraren bat, arau-hauste gisa tipifikatuta balego, Udalak zigortu egingo du.
3. Erabiltzaileek, dolu, erru, axolagabekeria edo ezjabetzeagatik, baratzeak kokatuta dauden lursailetan edo instalazioetan kalteren bat eraginez gero, edo baratzeen xede nagusiari edo horien araudiari kontra egiten badiote, horiek administrazioaren bitartez zigortuko dira, isun bidez, Araudi honetan jasotako terminoetan.
4. Zigorren kopuruari dagozkion graduazioak eta zehaztapenak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
5. Erabiltzaileen erantzukizuna nagusia edo zuzenekoa izan daiteke, arau-haustearen egileak beraiek badira, edo zeharkakoa, ekintzen egilea instalazioetatik kanpoko norbait denean eta ekintza horiek erabiltzailearen arduragabekeriagatik gertatu direnean, sartzea debekatuta zuten hirugarrenei sartzen uztegatik.
26. Ikuskapena eta kontrola
27. Arau-hausteak
1. Jarrera arau-hausletzat joko da baratzeetako erabiltzaileek nahiz kanpoko pertsonaren batek egindako egintza oro, hark Araudi honetan edo aplika daitekeen beste edozein arauditan (Araudi honetan araudi hori ezinbestean bete behar dela jasotzen bada) esandakoa urratzen badu.
2. Arau-hausteak arin, larri eta oso larri gisa kalifikatuko dira, jarrera arau-hauslearen edo instalazioei eragindako kalteen intentsitatea edo erruduntasuna kontuan hartuta.
3. Aurrekoari kalterik egin gabe, honako jarrera hauek arau-hauste arintzat joko dira:
4. Honako jarrera hauek arau-hauste larritzat joko dira:
5. Honako jarrera hauek arau-hauste oso larritzat joko dira:
6. Lizentziaren titularrak hutsegite arin, larri edo oso larriren bat egiten badu, lizentzia baliogabetuko zaio eta ezarritako zigorra ordaindu beharko du, hurrengo artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Baliogabetze horrek ez dio erabiltzaileari kalte-ordainak jasotzeko aukerarik emango. Arestian esandakoari kalterik egin gabe, erabiltzaileren baten jarrerak delitu-izaera badu, gertakariak eskumena duten agintari judizialei jakinaraziko zaizkie, eragin daitezkeen izaera penaleko erantzukizunak denak direla. Edonola ere, Udalak kaltetu dezaketen ekintza penal, zibil eta administratibo guztiak salatuko ditu.
28. Zehatzeko eskumena duten agintariak