Covid 19az positibo eman zuen 89 urteko beasaindarra da hildakoa

Jadanik, atzokoarekin, lau dira Arangoiti egoitzan kutsatutako egoiliarretatik koronabirusak eraginda hil direnak. Azkena 89 urteko beasaindarra, Eibarko egoitzara bideratua zegoen osasunez oso egoera ahulean aurkitzen bait zen.

Honela bada, pandemiaren bigarren olatuan, Arangoiti adinekoen egoitzan koronabirusaz kutsatutako 25 egoiliarretatik 4 zendu dira eta 10 oraindik positibo dira, gainontzekoak sendatu eta Beasaingo egoitzara itzuli dira.    

Koronabirusaz kutsatutako 25 egoiliarretatik 3 zendu dira eta 11 oraindik positibo dira, gainontzekoak sendatu dira

Arangoiti Beasaingo adinekoen egoitzan egoera hobetuz doa pixkanaka. Gaur gaurkoz Covid 19az kutsatutako egoiliarrak sendatzen ari dira eta bideratu ziren beste egoitzetatik itzuliz doaz Beasainera. 

Duela aste batzuk positibo eman zuten 25 egoiliarretatik hiru zendu dira eta oraindik 11 dira positibo eman dutenak. Gainontzeko 11 sendatu dira eta berriz ere itzuli dira Arangoitira.

Langileen artean positibo eman zutenetatik 4 oraindik positibo dira. Beste bi lanean daude berriro eta hiru sendatu dira, nahiz eta oraindik guztiz osatu arte, badaezpada ere, ez diren lanean hasi.

Egoitzari dagokionez, "0" solairuan izan ezik, gainontzekoetan (1ean eta 2.ean) "normaltasun osoz" ari dira. Beste egun batzutan isolamendua mantenduko da "0" solairu horretan, 14 egun behar baitira azken positibotik "normaltasunera" itzultzeko. 

                                                                                                                     

Bareak merkatari elkarteak azaroko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du udal arduradunek lagunduta

Beasaingo Udalak ostiralean banatuko ditu atxikitako saltokien artean Beasainen erosketak sustatzeko bonuen bigarren kanpaina

Erosi Beasainen lelopean, aurkeztu dute Bareak Beasaingo merkatarien elkarteak eta Beasaingo Udalak elkarlanean erosketak Beasainen egitera bultzatuko duen sentsibilizazio kanpaina. Udalak tokiko merkataritzarekin eta saltokiekin bat egiten du helburu horretan. Honela, erosketak udalerrian egitea bultzatuko duen bonuen banaketa hasiko du ostiralean kanpaina honi atxikitako saltokietan. 

Bareak elkarteak bere aldetik eta azaroaren amaiera bitartean, elkartea osatzen duten denda eta saltokietako bezeroen artean 10 euroko 20 erosketa txeke zozketatuko dituzte egiten diren erosketa guztien artean. 

Kontsumoa sustatzeko laguntza bonoak

Udan egin bezala, ostiralean banatuko dira saltoki eta dendetan kontsumoa eta erosketak Beasainen egitea bultzatuko duten bonoen txanda berria. Bonoak kanpaina honetara atxikiko diren udalerriko zerbitzu sektoreko merkatal saltoki guztietan banatuko dira. Aurrekoen funtzionamendu berbera izango dute; 7.500 bono izango dira. 30 euroren truke 50 gastatu ahal izango dira (Udalak 20 eurorekin lagunduko du bono bakoitza). Guztira 150.000 euroko diru laguntza zuzenduko du bonoen kanpaina honetara Udalak eta abenduaren 31a bitartean erabili behar izango dira. 

Gogoan izan behar da, aurreko bono banaketari esker, Udalak ia 120.000 euroko diru laguntzarekin udalerrian 300.000 euroko gastua eragin zuela merkataritzan. Bonoak orduan itxita egondako dendei bideratu zitzaien. Oraingoan berriz guztiei eman zaie aukera.

Garapen ekonomikoaren eta sozialaren giltzarri

Agerraldian bai merkatal ordezkariek zein Udalaren izenean merkataritza arloko arduradun eta alkateorde den Leire Artolak, udalerriko denda eta saltokietan erostearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. 

Beasaingo merkataritza, beasaindarren ongizaterako ezinbesteko bihurtzen duten hainbat faktore nabarmendu dituzte.

Beasainen erosteak herritarrengan inbertitzea esan nahi du zuzenean egiten dielako mesede erosleei. Herriko dendetan kontsumitzea formula erraza da tokiko susperraldirako. Inbertitzen den diruak inguruan zirkulatzen jarraitzen du, inguruetako oparotasun ekonomikoari lagunduz. Horregatik, herriko negozioetan erosketak eginez kontsumoa aktibatzeak denda horiek ez desagertzea ekarriko du.

Enplegua sortzen dute. Enpresa txikiak dira langile gehien kontratatzen dituztenak, nahiz eta krisiak gehien kolpatzen dituenak ere izan.

Beasain erreferentziazko gune bihurtzen dute. Beasain leku aipagarri bihur dadin, zerbitzu edo gune batzuk eskaini behar ditu jendea bertara etorri dadin. Irisgarritasun errazeko parkeak, berdeguneak eta ikastetxeez gain, merkataritza-guneak dituen herri bat askoz ere interesgarriagoa da herritarrentzat.

Kalitatea eta gertutasuna. Tokiko merkataritzak kalitatezko produktuen eta tratu pertsonalizatuaren alde egiten du. Mostradorearen atzean espezialista bat dago, eta ez du aholkatzeko presarik. Gainera, ahal duen guztia egingo du onena emateko, bezeroa itzultzea nahi baitu. Eta askotan, belaunaldiz belaunaldi pasatzen den negozioa ere bada.

Ehun soziala indartzen du, egunerokotasunaren eta ohituren topalekuak dira komunitatearen azken berriei buruz jakiteko. Beasaindarren izaera definitzeko funtsezkoa. Gertutasunak segurtasuna ere ematen du, autonomiarako bidea kaleei bizia emanez. Herri egiten laguntzen dute saltoki txikiek.

bareak 20201116jpgBareak elkarteko ordezakariak alkateordearekin aurkezpenean

Bere osasun egoera oso delikatua zen. Sendatu diren beste hiru pertsona Arangoitira itzuli dira

Covid 19az kutsatutako beste pertsona baten heriotzaren berri jaso da gaur goizean. Zendutakoa 93 urte zituen Arangoitiko egoiliarra izan da, eta bere osasun egoera ahulagatik beste egoitza batera bideratu zuten, Arangoiti kutsatze gehiagotatik salbu mantentzeko. Dagoeneko hiru pertsona hil dira azken egunetan koronabirusaren eraginez; lehenengoa ostiral gauean hil zen, 95 urte zituela, eta bigarrena, 79 urtekoa, igande goizean eman zen jakitera. Beasaingo Udalak bat egin du hildakoen familien saminarekin.

Berri ona da hiru egoiliar Arangoitira itzuli direla birusaren kutsaduratik sendatu ostean. Sendatze-prozesuan, beste zentro batera bideratu zituzten, eta han konfinatuta egon dira. Sendatze-aldia igaro ondoren, Beasainen daude berriro. Arangoitin ez dago kasu positiborik.