Igartza Musika “on line” Programaren barruan eskainiko du kontzertua kantari oreretarrak, publikoarentzako sarrera mugatua izango da eta Goierri telebistaren bidez Beasaingo Udalaren youtube kanaletik zuzenean ikusi ahal izango da

Covid 19ak eragindako alarma egoerak baldintzatuta, ikuskizun berri bat eskainiko du Beasaingo Udalak Igartzako jauregian. Igartza Musika Programaren baitan eta on line (internet bidez), ostiralean, ekainaren 19an Mikel Markezek "Biribilean" bere azken lana aurkeztuko du gaueko 22:00tatik aurrera Igartzako jauregian.

Publikoari ateak irekiko zaizkio baina kontzertua doakoa izan arren, egungo egoerak eskatzen dituen neurrietara egokituz segurtasun neurriak mantendu ahal izateko, edukiera mugatua izango da. Aldez aurretik sarrerak eskuratu ahal izateko eskaera egin beharko da esteka honetan 

Goierri Telebistaren laguntzarekin kontzertua zuzenean ikusi ahal izango da Beasaingo Udalaren YouTube kanalaren bidez.

Informazioa udal agendan