Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak, programak eta laguntzak egokiak izaten ari badira ere denbora honetan babes gehien behar duten herritarrak izan ditu jomugan Udalak horretarako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak bikoiztuz

Martxoaren 12an alarma egoera ezarri zenetik Beasaingo Udaleko gizarte ongizate sailak herritarrei eskaintzen dien arreta zerbitzua indartu behar izan du. Gizarte zerbitzuetatik eskaintzen diren programak, zerbitzuak eta laguntzak bere horretan mantendu dira egokiak direla ikusirik. Orohar eskainitako zerbitzuei gehitu zaien garrantzitsuena udalerriko adineko pertsonei babesa eta informazioa ematea eta koronabirusak eraginda egoera larrian daudenei laguntzea izan da. 

Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizate saila beharraren araberako erantzuna ematen ari zaio alarma egoeraren ondorioz sortutako herritarren eskakizunei. Udaletxea itxi eta arreta presentziala eten eta gero, telefonoz eta idatziz ari dira gizarte langileak herritarrak artatzen. Gaur egun halaxe jarraitzen du arreta zerbitzuak zabalik, 943 028050 telefono zenbakira deituz eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa erabiliz. 

Adinekoak eta ahuldade egoeran daudenei jarraipena

Eratorritako krisi egoera honek ahuldade egoeran dauden herritarrak kolpatu ditu gehien eta udal zerbitzuek arreta berezia horiengan jarri dute. Lehen unetik, bakarrik edo bizikide guztiak 75 urtetik gorakoak diren etxeetara deitu eta jarraipen telefonikoa egin zaie astero (astean 550 dei). Era berean, Eguneko zentroetako erabiltzaileei eta menpekotasun prestazio ekonomikoa jasotzen dutenei jarraipen telefonikoa egiten ari zaie.

Aldi berean, sailak bere ohiko lanarekin jarraitu du; balorazio eskaerak, prestazio ekonomikoen tramitazioak, egoitza eta eguneko zentroko eskaerak, eskuhartzeekin jarraitu da era telematikoan eta koordinazio bilerak udal sail ezberdinekin egin dira. Aipatzekoa da laguntzen ordainketak egiteko atzerapenik ez dela izan Lanbide eta Foru Aldundiak emandako erreztasunari esker. 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak bikoiztu dira 

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eta janari banaketen eskaerak izan duten gorakadari erantzuteko Udalak  horiei zuzendutako kopuru ekonomikoak handitu ditu.  GLLtarako gastuak gorakada nabarmena izan du, %100 baino gehiago igoz. Honela bada behar horretara zuzenduko den diru kopurua bikoiztu da 200.000 eurora iritsiz. Aurrera begira ere behar berriak aurreikusi eta laguntzak ematen jarraitzeko prest egongo da Udala.

Elikagaien banaketa zihurtatzeko Udalak asteroko azoka bertan behera geratu ostean, baserritar eta ekoizleen produktuak erosi eta babespeko etxebizitzetan eta etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenen artean banatu ditu.  Banaketa horren ardura, Gurutze Gorriak, Caritas eta Nagusilan elkarteetako boluntarioek dute ongizate sailetik emandako jarraibideekin. Horrez gain eta udalerriko enpresa pribatu baten ekimenera batuz, datozen hilabetetan, hilero  2.000 euro zuzenduko dira udaletik janari erosketarako. 

Beste hainbat laguntzen artean, ongizate sailak beste eginkizun hauek burutu ditu: etxean wifia ez zuten ikasleen artean 17 sim txartelen banaketa, kalean zeuden etxerik gabeko pertsonak erromesen aterpetxera eramatea eta Covid 19aren eraginez Beasainen harrapatuta geratu ziren Italiar zirkoko pertsonei bertan egoteko lekuaren lagapena. Guzti honez gain, Udalak Arangoiti adinekoen egoitzako kudeatzaile eta langileei egiten ari diren lana eskertu nahi die publikoki.

Aurrerantzean ere, Udalak Gizarte Ongizatea sailak eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabideak herritarren eskura daudela gogorarazten du. Askoren artean, Telelaguntza zerbitzua, etxez etxeko laguntza, laguntza teknikoak, eguneko zentroa, larrialdiko etxebizitza, zaharren egoitza, babespeko etxebizitzak, menpeko pertsonentzako prestazio ekonomikoa, pertsona helduei laguntza soziala eta hezigarria emateko zerbitzua, prestazio ekonomikoak  eta udal laguntzak. Edonola ere, 943 028050 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz informazio gehiago jaso daiteke.