Alarma egoerak baldintzatuta eta irauten duen bitartean, osoko bilkurak eta organo kolegiatuen bilerak telematikoki egiteko proposamena onartu da aho batez 

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz udalerriari zerbitzua eskaintzen dioten zerbitzu-kontratuen eteteak aztertu eta onartu dira 

Koronabirus gaitz kutsakorrak eragin duen konfinamenduak, Beasaingo udalaren funtzionamendua eta lana baldintzatu du lehen unetik. Egoera honetan udalak bere baliabide guztiak baldintza hauetan lan egitera bideratu ditu. Hala gertatu da udalbatzaren osoko bilkurei dagokionez eta hargatik alarma egoera honen barruan burutu den lehen bilkura telematikoa bideokonferentzia bidez burutu da. Bilkura ezohikoa izanda bi puntu zeuden eguneko gai zerrendan. 

Aztertzeko lehen puntua, COVID-19k sortutako alarma-egoerak irauten duen bitartean, kide anitzeko organoen bilkurak (osoko bilkura, tokiko gobernu-batzarra, batzorde informatiboak eta kontratazio-mahaiak) modu telematikoan bideokonferentzia bidez egiteko alkatearen proposamena aho batez onartua izan da.

Zerbitzu-kontratuen eten osoak edo partzialak  

Bigarren puntuan, Udalak kontratatuak dituen zerbitzuei buruzko egoera izan da aztergai. Zerbitzu-kontratu administratiboak eteteko eskaera jaso da kontrastisten aldetik, kontratu batzuk osorik eta beste batzuk partzialki, gauzatzea ezinezkoa bihurtu delako. Hori horrela, kasu bakoitzean udalbatza osoak erabaki hauek hartu ditu aho batez.

Honako zerbitzu-kontratu hauek ez dira etengo: Beasaingo udalerriko kaleak, bideak eta antzekoak garbitzea, udal eraikinak eta lokalak garbitzeko zerbitzua eta Beasaingo Udalaren eta bere erakunde autonomoen aseguru pribatuak. Funtsezko zerbitzuak direla eta onartu da proposamena.

Beste zerbitzu-kontratu hauen kasuan etendura partziala deklaratzea erabaki du udalbatza osoak; Igartzako monumentu-multzoaren ustiatzea, adinekoentzako Loinatz eguneko zentroa kudeatzeko zerbitzua eta Beasaingo udalerriko etxez etxeko laguntza zerbitzua eta Loinazko San Martin plazaren beheko aldean, dagoen lokala ostalaritzarako erabiltzeko ustiatzea.

Gobernu batzordeak osoko bilkuraren ondoren burututako bilkura telematikoan, kontratazio organo gisa erabakitzea dagozkion kontratuen etete oso edo partzialei buruzko erabakiak hartu ditu. Etetea erabaki diren kontratuak, isunen errekaudazioa eta errekaudazio exekutiboa eta TAO zerbitzua izan dira. Eten ez direnak aldiz, Hizkuntza Errefortzurako zerbitzua (on line ematen ari dira), Kale Hezitzaileen zerbitzua, Adinekoen etxeetako arriskuak antzematea eta su detektagailuak jartzeko zerbitzua, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra gauzatzeko zerbitzua, aholkularitza urbanistikorako zerbitzua eta karpak muntatzeko zerbitzua izan dira. Eta azkenik partzilaki eten diren kontratuak Usurbe zinemaren kudeaketa eta udalerriko parke,lorategi, berdegune eta bide-zuhaitzak mantentzeko zerbitzuaren kontratua dira.

udalbatza telematikokialkatea telematikoki 2020 04 09 a las 14.18.42Alkatea udalbatzaren osoko bilkura telematikoki jarraitzen