Gaur egun, koronabirus gaitzak jota lau pertsona dira hildakoak Arangoiti adinekoen egoitzan. Asteburu honetan, 86 eta 88 urteko bi pertsona hil dira gaixotasunak kutsatuta eta aurretik hildako biei batu zaizkie.

Orain arte egindako proben arabera, koronabirusaz kutsatutako hamar kasuetatik lau hil dira. Gainerako sei pertsonetatik bi Donostian daude (bat Donostiako Ospitalean eta bestea Gurutze Gorrian) eta beste laurak Arangoitin isolamendu egoeran. Egoitzako langileei dagokionez, lau dira positibo eman dutenak, eta horietatik bi lanera itzultzear daude.

Beasaingo Udalak, orain arte egin duen bezala, kandela pizte herrikoia egitera gonbidatzen ditu herritarrak gaur 21: 00etan, herrian koronabirusaren ondorioz hildako pertsonen oroimenez.

Osasun alerta eta alarma egoerak dirauen artean egoitzako bisita-erregimenak itxita jarraitzen du eta osasun-agintariek kasu hauetarako protokoloak agindutako isolamendu-neurriak mantentzen dira.