Konfinamenduak irauten duen bitartean balizko bortizkeria kasuak jasan ditzaketen emakumeen arreta egokia “bermatu eta indartu” asmoz, alarma egoera ezarri zen momentutik  komunikazio eta koordinazio bideak indartu dira Foru Aldundiarekin, Emakunde eta Eusko Jaurlaritzarekin eta udalekin.

Emakumeen aurkako biolentziaren kasuak erdira murriztu dira azken egunotan EAEn, baina hala eta guztiz ere martxan daude bortizkeria matxistaren biktimak artatzeko zerbitzuak eta harrera zentroak, beti ere beren jarduera osasun gomendio eta protokoloetara egokitu ondoren.

Konfinamendu egoera honetan, gizarte osoari dei egiten zaio beren etxeetatik hiritar gisa inguruan egon daitezkeen balizko bortizkeria kasuen aurrean “konpromisoari eutsi” diezaioten. Emakumeen aurkako biolentziaren presazko arretarako eta harrerarako zerbitzuak indarrean daude. Bortizkeria matxista kasuen aurrean, biktima zein herritar oro kontaktuan jarri daiteke udaleko gizarte zerbitzuekin 943 028050, nahiz 900 840 111 telefonora deituz. 

Azpimarratu, bereziki, 112 larrialdietarako APPak egoera honetan izan dezakeen “baliagarritasun handia”. Izan ere, telefono deirik egin gabe edozein emakumeri laguntza eskaini diezaioke aplikazio honek. Hitz egiteko zein entzumeneko arazoak dituzten pertsonentzat egokitua dago, gainera, eta eskaera egiten duen emakumea GPS bidez lokalizatzeko aukera eskaintzen die segurtasun indarrei.

2 KARTELA koronabirusaindarkeria page 0001