Egoera honetan etxeko egonaldian irakurketa errazteko, udal bibliotekako maileguak itzultzeko epeak bertan behera geratzen dira eta liburutegi elektronikoa erabiltzeko aukeraz baliatzera gonbidatzen ditu herritarrak udal bibliotekak
Beasaingo Udalak bizi dugun egoeraren aurrean udal zerbitzuak herritarrei erraztasunez bideratzeko helburuarekin jarraituz, udal bibliotekak ondorengo neurriak hartu dituela jakinarazi nahi die erabiltzaileei:
Liburutegiko langileak bertan egongo ez direnez, maileguak lagatzeko buzoia ixtea erabaki da. Beraz maileguak itzultzeko epeak ez dira kontutan hartuko. Egoera normaltasunera itzultzean eraman ahal izango dituzte liburutegira maileguak.
Bestalde, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei. www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera joanez gero, bertan liburuak deskargatzeko aukera dago. Eskatzen den erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero, bibliotekako emailetara idatzi: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Liburutegi elektronikoaren zerbitzua erabiltzaile ez direnei ere bertara sartzeko aukera eskaintzen ari da, horretarako honako helbidera idatzi behar dute interesatuek eta hor erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Edozein argibide behar izanez gero idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideetara.