Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

Loinatz Udal Musika Eskolak herritarren iritzia jaso nahi du

2024/05/28

Galdetegi bat abian jarri du Eskola eta orohar musikaren inguruan beasaindarrek duten iritzia eta proposamenak biltzeko

Loinatz Udal Musika Eskolako arduradunek, ikasturte amaiera honetan iritzi bilketa egin nahi dute Loinatz Udal Musika Eskolari buruz eta baita herritarrek musikaren inguruan duten ikuspegiaren inguruan. 

Horretarako berehala bete daiteken galdetegi bat sortu dute, Eskolaren eskaintza, funtzionamendua, hezkuntza modua eta erabiltzaileek edo herritarrek musika-hezkuntzari buruz duten pertzepzioa ezagutzeko. Tartean ere, Musika Eskolaren informazioa edota harremana nola izan nahi luketen galdetzen da, komunikazio arloa ere hobetzeko.  

Ekimen honen sorreran, Euskal Autonomia Erkidegoan Musika eta Dantza Eskolen sorrerako eta funtzionamenduko oinarrizko arauak arautzen dituen dekretu berria ere badago, eta hori dela eta, Beasaingo Loinatz Udal Musika Eskolatik iritzi bilketa hau egin nahi dute. Hesteka hau jarraitzu bete daiteke galdetegia: https://labur.eus/loinatzmusikaeskola