AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Udazken Kulturala -
ILUSIOA
Ostirala, 11. Urria 2019, 19:00

Egoerei aurre egiteko gaitasuna, ilusioa eta ekinean aritzea dira hiru mugarriak. Obra honen egileak, bere kirolari eta artista ibilbidean, bere helburuen lorpenean ipar orratz gisa erabili dituen ideiak. Obra honen bitartez, ilusioak duen eraldatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi da. Bizitzari aurre egiteko berme eta aldaketarako habiapuntu gisa, alegia. “Ilusión” erakustaldi bat da, ikuslearen barrenetan eragin nahi duen ikuskizuna; Horretarako gorputz adierazpen, akrobazioa, komedia, drama eta zuzeneko musikaz narratutako istorio josten delarik. Hau guztia mintzaira unibertsal batek gidaturik, emozioena alegia. Ikuskizuna bi pertsonaiek bizi duten esperientzia magikoaren kontakizuna da, beraien oraingo eta geroko bizitzan zehar lagunduko dien bizipenarena. Ilusioari esker itxaropen-zirkulu batean murgildurik ikusiko dute euren burua.

ortzi

Kokapena: Zubimuzu plazan
ilusioa_2451658864.jpg