AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Udazken Kulturala -
IGARTZA MUSIKA: AITOR GARITANO+GERARDO RIFON
Igandea, 29. Iraila 2019, 19:00

Aitor Garitano Agirreolea

Bere lehengo musika ikasketak Bergarako Musika Eskolan burutu zituen, bertan pianoa, kantua, korala eta solfeoa ikasiz. Musika Eskolako abesbatzako eta Bergarako Orfeoi Gazteko kide izan zen eta Bergarako Musika Eskolak taularatutako hainbat musikaletan parte hartu du. Bestetik, Zumarragako Antzinako Ama Txistulari Taldeko alardean eta Donostiako Txistularien Alarde Nagusiko bakarlari gonbidatua izan zen. 2015eko ekainean Euskal Herriko Haur Kantarien Txapelketan lehenengo saria lortu zuen, Bilbon. 2017ko udan Munduko Gazte Abesbatzan (World Youth Choir 2017) kantatzeko hautatua izan zen eta 2018ko Maiatzean Bastian und Bastianne (Bastian) opera burutu zuen Tolosan.

Batxiler musikala burutu ostean, gaur egun, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan kantu ikasketa profesionalak burutzen ari da Haizea Muñoz eta Mercedes Astuy-rekin. Bestetik hainbat kantu klase jaso izan ditu: Miren Urbieta, Carlos Mena, Maite Arruabarrena, Ana Maria Sanchez, David Azurza, Nuria Orbea eta Jesus Garcia Arejularen eskutik.

Hainbat abesbatzetako kide da: Bergarako Orfeoia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Hots Abesbatza (Aitor Biain-en zuzendaritzapean), Suhar Korua (Esteban Urzelairen zuzendaritzapean), Kup Taldea (Gabriel Baltes-en zuzendaritzapean) eta ), Euskal Herriko Gazte Abesbatza. Besteak beste, hainbat abesbatzetako zuzendaria da: Bergarako Orfeoi Gaztea, Bergarako Sutargi Abesbatza, Ezoziko Ama Abesbatza (Soraluze) Oñatiko Ganbara Kantu Eskolako zuzendari eta kantu irakaslea da.

Gerardo Rifón

Donostian jaio zen, 1962.urtean. “Mariaren Bihotza” ikastetxean, musika ikasten hasi zen eta bertako Eskolanian parte hartu zuen, Aita Sierra organista eta musikalari oso aditua zenarekin. 

Donostiako kontserbatorioan, musikari zegozkion ikasketa musikalak jarraitu eta Baionakoan bukatu egin zituen. Mme Bernardette Carrau irakaslearekin, hain zuzen. 

1995. urtean “Medaille d’Or” lortu zuen Baionan, Tribunaleko parte-hartzaile guztien adostasunez. 1980.urtetik Donostiako San Ignacio elizak duen , E.F.Walcker órgano istorikoan titularra da. Bai bakarlari bezala, baita zenbait abesbatz askorekin ere, kontzierto askotan parte hartu izan du.
Gaur egun, Donostiako Orfeoiarekin lotura handia du eta oso leku berezi askotan organojole gixa lan egin du: Escorial Monastegian, Wiesbaden Katedralean, Madrilgo Jauregian...

Kokapena: Igartzako Jauregian
Igartza Musika - Kartela20190929.jpg