AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Udazken Kulturala -
IGARTZA MUSIKA: MATILDA
Ostirala, 27. Iraila 2019, 22:00

MATILDA

Musika izan zen 2002an Beasaingo Musika Eskolan Maria Amolategi eta Victor Sánchez elkar ezagutzera eraman zituena eta ordutik batuta mantendu dituena. Beti izan dituzte musika gustu berak, eta denbora zeramaten euren burua islatuta eta eroso sentituko zuten proiektu baten bila. Maketa ugaritan egin dute lan nahi zuten soinua aurkitu arte, Matilda osatu arte. 2018ko abenduan “¿Te imaginas?” izeneko euren lehen diskoa kaleratu zuten.

Mariak sortutako musika eta hitzetatik abiatzen dira, bien artean abestiak janzten eta eraldatzen, kantu bakoitzak hartu beharreko norabidea argi izan arte.

Gaur entzungo dituzuen abestiak, zentzu guztietan zaindutako abestiak dira; hitz landuak, doinu sakonak eta bikain hautatutako konponketak.

Zuzenekoetan Antxon Sarasua (pianoa eta Hammond-a) eta Dani Venegas (gitarra akustikoa eta gitarra elektrikoa) dituzte lagun.

 

Kokapena: Igartzako Jauregian
Igartza Musika - Kartela20190927.jpg