AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
KANPORA SARTZEN
Ostirala, 12. Maiatza 2023, 20:30 - 22:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

kanporasartzen

Kokapena: Usurbe Antzokia
Txalo Produkzioak konpainiak "Kanpora sartzen" antzezlana aurkezten du.

Zuzendaritza: Aitziber Garmendia
Antzezleak: Xabin Fernandez, Intza Alkain
"Kanpora sartzen" ikuskizuna sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen lehen pertsonan idatzitako istorioa da.

Umorez betetako antzezpen gordina. 2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabin eta birusaren arteko harremanaz hitz egiteko garaia iritsi da. Lan honetan bere elkarbizitzaren lekuko izango gara, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuko ditugu. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?