AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
Mendi Astea: HAT TRICK CATALÁN: Annapurna, Dhaulagiri y K2 (Òscar Cadiach)
Asteazkena, 26. Urria 2022, 19:30
Kontaktua: Arrasta Mendi Kirol Elkartea - Aizkorri Mendizale Elkartea

KARTELA 2022 baja

Òscar Cadiach, Antoni Sors eta Carles Vallès-ekin batera, Everesteko gailurra zapaldu zuen lehenbiziko mendigoizale kataluniarra izan zen 1985eko abuztuaren 28an. Baita oxigeno gehigarririk erabili gabe hamalau zortzimilakoak egin zituen lehenbiziko mendigoizale kataluniarra ere. Horretaz gain, alturako zinemako kameraria ere bada, eta hainbat dokumental grabatzeaz gain, mendiko zinema jaialdirik entzutetsuenetan sari ugari lortu ditu.

Òscarrek berak aurkeztuko digu bere ikus-entzunezkoa “Hat trick kataluniarra: Annapurna, Dhaulagiri eta K2”, 2012an hiru hilabetetan igo zituen 8.000 metrotik gorako gailurrak.

Hiru hilabetetan arrakastaz lortu zituen 8.000 metroko hiru munstroren igoerak: Annapurna, Dhaulagiri eta K2 beldurgarria (2004an Magic Line bidetik egin zen espedizio kataluniarrean bere lagun Manel de la Mata galdu zuen mendi bera).

“2012an gertatu zena, kolpetik hiru zortzimilakoak lotzea, errepikaezina da. Astro guztiek bat egin bide zuten, ez baita ohiko zerbait. Pentsa, Annapurnan sekula izan gabea nintzen eta lehenbiziko saiakeran igo ahal izan nuen. Elur-jausi arrisku handia egon ohi denez, presio handia sortzen dizun mendia da. Dhaulagirira adibidez, zeregin jakin batekin joan nintzen: mendigoizale baten gorpua aurkitu behar nuen. Aita batek bere semearen gorpua aurkitu nezan kontratatu ninduen. Gailurra egin nuen baina ez nuen gorpua aurkitu. K2 berriz, 8.611 metrorekin, Karakorum mendikatean dagoen Lurreko bigarren gailurrik garaiena da, Everesten ondoren. Igotzeko duen zailtasunagatik eta zortzimilakoen artean bigarren hilkortasun portzentaiarik altuena duelako K2 mendi basatia bezala da ezaguna.”

Kokapena: Usurbe Antzokia