AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
ENERGIA ARGITU KIT KANPAINA: AURREZTU DIRUA ETA IRABAZI OSASUNEAN ZURE ETXEBIZITZAN
Asteartea, 15. Azaroa 2022, 18:00 - 20:00
Kontaktua: Udala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Beasaingo udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, etxean energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko helburua duen kanpaina antolatu du.  

Kanpaina honen helburua herritarrei etxeko energia-kontsumoa modu pertsonalizatuan diagnostikatu eta ulertu ahal izateko beharrezko tresnak ematea da, baita energia-eraginkortasuna hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko irtenbideak proposatzea ere.

Kanpaina honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 11a baino lehen izena ematea beharrezkoa da.

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. 9:00-18:00)
Kokapena: Udaletxeko Batzar aretoa
Informazio osagarria: www.argitu.eus