AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Zinea, Haurrak -
AINBO
Igandea, 20. Martxoa 2022, 16:45

Animazioa      84’      Euskaraz

+7 eta haurtzarorako bereziki gomendatua

Zuzendaritza: Jose Zelada, Richard Claus

Ekoizlea: Tunche Films

Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Kokapena: Usurbe Antzokia
Ainbo.jpg