AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
Antzerki Garaia: KOPAZ KOPA
Ostirala, 18. Martxoa 2022, 20:30

Zer gertatzen da berrogeita hamar urte dituzunean eta konturatzen zarenean inork ez dizula berriro hika egingo? Miguelek eta Andresek, bizitza osoko lagunek, bakoitzak bere erara egiten diote aurre galdera horri.

Bi lagunek bikote bitxia osatzen dute. Izan ere, partekatzen komunean duten gauza bakarra huts egindako anbizioak eta gaztetasunaren galera dira. Biak ala biak kolokan daude adin ertaineko krisian. Miguel, dibortziatu deprimitua, idazle zapuztua eta ardozale amorratua, pesimista da. Andres, ezkontzeko zorian dagoen aktore porrokatu bat, limurtzaile bat.

Biek astebeteko bidaia egitea erabakitzen dute, Andresen ezkongabearen agur gisa. Bi adiskideek beren segurtasunik ezak arrastaka eramaten dituzte kopaz kopa, zerbaiti heltzeko zerbait aurkitu nahian, bizirik sentiaraziko dituen zerbait, bizi diren erdipurdikotasunetik ihes eginaraziko diena.

  • Egilea: Rex Pickett
  • Zuzendaria: Garbi Losada
  • Antzezleak: Ainara Ortega, Asier Sota, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranbarri
  • Ekoizpena: Ados teatroa
  • Iraupena: 90´
Kokapena: Usurbe Antzokia