AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
Antzerki Garaia: FAKE
Ostirala, 18. Otsaila 2022, 20:30

 

Gabon Zahar gaua da. Lucía eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Lucíaren semea; eta Uxue, bere lehengusina; denak, gelditzen zaien bizitza osoaren lehen eguna dela ospatzen ari dira. Baina ospakizun hau begiari tranpa bat baino ez da. Amama, benetako kanpaien aurretik ohera eramateko plantak egiten ari baitira. Baina behin amama lo dagoela, guztiak benetan diren bezala joka dezakete. Eta momentu hortan bertan hasten dira arazoak.

"Fake" anglizismo bat da eta gaur egun eremu digitalean erabiltzen da faltsua edo errealitatearen kopia bat izanik, egiazko bezala erakusten den orori erreferentzia egiteko. Begiari tranpa, aldiz, norbaiti, benetan ez dena erakutsi nahian egiten zaion tranpa edo iruzurra. Gezurra gure kondizio bilakatu da. Zenbat eta gehiagotan kontatu gezur bat gure buruari, gero eta gehiago sinisten dugu berau egia dela, eta hori da gezurretan okerrena. Egia da ihesi doana.

  • Egilea: David Caiña
  • Zuzendaria: Gorka Mínguez eta David Caiña
  • Antzezleak: Maria Urcelay, Aitor Fernandino, Leire Ucha, Lorea Intxausti, Albar Cirarda
  • Ekoizpena: Erre produkzioak
  • Iraupena: 70´
Kokapena: Usurbe Antzokia