AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
BERTAKO PRODUKTUEN AZOKA
Larunbata, 06. Otsaila 2021, 10:00 - 14:00

Otsaileko azokan neguko produktuak izango dira protagonista: aza, bruselaza, azalorea, azelga, eskarola, daikon arbia…

Azokaren egitaraua:

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.         

12:00 Loinatz Musika Eskolako trikitilariek eta pandero joleek kaleak eta azoka girotuko dituzte.        

13:30 Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.  Saski bakoitzarekin batera  Igartzan bisita gidatua egiteko 2 sarrera ere emango dira.

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.

   

Hilero bezala errezeten liburuxkak eta erosketa poltsak banatuko dira.  

Kokapena: Loinazko San Martin plaza azpian