AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
Antzerki Garaia: AMERIKETAKO BIDAIA
Ostirala, 26. Otsaila 2021, 19:00

Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek "amerikarren bizimodua"-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Fitxa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Miren Arrieta y Nerea Mazo
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
  • Iraupena:
  • Informazio gehiago hemen

TXANOGORRITXOTIK OTSO EMERA

Kokapena: Usurbe Antzokia