AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
2020ko GABONETAKO KARTEL-SARIKETA
Larunbata, 05. Abendua 2020, 09:00

GABONAK gerturatzen ari direnez, zuek, haurrek, Gabonen inguruan duzuen ikuspegia ezagutu nahi genuke eta horretarako 2020-2021eko margo sariketan parte hartzeko deialdia egiten dizuegu.

Ikuspegi orokorra izateko ez da irabazle bakarra izango, baizik eta hogei lan sarituko dira.

Irudimena martxan jarri eta GABONEN inguruan marrazki edo kartel bat egitea eskatuko zaizue. Irudi horri argazki bat atera eta Beasaingo Udaleko web orriaren bidez helarazi. Oso erraza da, baina lasaiago geratzeko laguntza eskatu gurasoei, anai-arrebei edo zuk nahi duzunari. GMAILeko kontu bat behar duzu eta irudiak bidaltzeko epea abenduaren 8an bukatzen da.

Aukeratuak izango diren marrazkiak web orrian ikusgai egongo dira eta herriko paneletan ere bai.

OINARRIAK

  1. Gaia: GABONAK

  2. Beasainen bizi diren Lehen Hezkuntzako neska eta mutil guztiek parte har dezakete.

  3. Euskarri bezala nahi dena erabil daiteke: papera, egurra, kartoia…

  4. Teknika librea izango da baina, irudia koloretan egin behar da.

  5. Formatu horizontala ezinbestekoa da.

  6. Haur bakoitzak argazki bakarra aurkeztuko du.

  7. Argazkiaren pisu gehiena 10MB izango da.

  8. Lanak ez du izenik izango. Datuak atxikita bidaliko dira web orri hau erabiliz: https://forms.gle/KuKwTvdeWJVZNUwz7

  9. Aukeraketa, marrazki, margo eta kultura arloan dabiltzan pertsonek egingo dute eta beren erabakia apelaezina izango da.

  10. 20 kartel sarituko dira.

  11. Saritu bakoitzak 40€ko bonua jasoko du establezimendu hauetan erabiltzeko: 

    * Mirentxu Liburu-denda

    * Jon Aranburu Kioskoa

    * Oskarbi Jostailu-denda

    * Xunai Artea Kilimak

    * Jostailu-denda

    * Afede

  12. Maila guztietan gutxienez saridun bat egongo da

  13. Pandemia egoera dela eta, sari-ematea noiz eta nola izango den postaz jakinaraziko zaizue.

  14. Parte hartzeak arauak onartzen direla esan nahi du.