AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
AHOTS PARALELOAK
Astelehena, 30. Azaroa 2020, 18:00 - 19:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ahots paraleloak eus

Kokapena: https://www.youtube.com/user/BeasaingoUdala
Ahots paraleloak programaren helburua, kontziliazio erantzunkidearekin lotutako gaiak herritarrekin lantzea eta horiekiko sentsibilizatzea da, Herrilab proiektuaren eremuan. Programa honen barruan, azaroaren 30ean, online saio bat antolatu dugu adin txikiko eta gaixo/mendetasunen bat duten pertsonen zaintzak ikusarazteko. Gai horrek garrantzi sozial handia hartu du, Covid-19k sortutako pandemiaren inpaktua dela eta.

Saio honetan bi pertsona adituren parte hartzea izango dugu: Matxalen Legarretak, koroabirusaren krisian zehar zaintzen egoerari buruz hitz egingo digu, eta Edu Portillak gizonek egoera honetan izan duten eta izaten ari diren paperari buruz hitz egingo digu. Hizlari hauez gain, Goxara, Oriako Lamiak eta Asmubeko herriko eragileen esperientziak ere ezagutuko ditugu, saioan parte hartuko duten pertsonei irekiko zaien elkarrizketa honetan.