AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia, Udazken Kulturala -
BOTADUN KATUA
Igandea, 1. Azaroa 2020, 17:00

Amona batek errota zaharreko trasteak banatuko ditu iloben artean herentzia gisa eta proba modura: umetako bakoitzak gazteluko ateak irekitzea lortu beharko du jaso duen elementuaz baliatuta. Gazteluak aspaldi galdu zuen magia. Amonak ez du bere ilobek magia galtzerik nahi eta jolas honekin iloben irudimenaeta kemena piztuko ditu. Amonakdioen moduan, ezina ekinez egina!

Abrakuk, iloba gazteenak, jasotako bota zaharrei esker ezagutuko du katua, Botadun Katua. Elkarrekin ipuin zaharrak eta tradizioak jasoko dituzte herri inguruan. Arbasoen ondare kulturala eta ohiturak jasoko dituzte. Kultura-transmisioaren magiak, beharbada, gazteluko ateak irekiko ditu berriz.

Charles Perraultek jasotako “Botadun Katua” ipuin klasikoaren moldaketa. Kantueta dantzaz betetako antzezlan komikoada Glu Gluren berria. Abentura eta jolasen bidez, ikusleak ipuin zaharren berreskuratze lanaren parte izango dira, denok elkarrekin, ipuin klasikoek merezi duten omenaldia egiteko.

argazkia

Kokapena: Usurbe Antzokian
Iraupena: 59'
Adin gomendatua: 3-9 urte
Gluglu produkzioak