AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Erakusketak -
GOAZEN ELKARREKIN JOLASTERA erakusketa
Noiztik Larunbata, 26. Iraila 2020 -  18:00
Arte Igandea, 18. Urria 2020 - 20:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020: Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza

"Kontaiguzu ondarea! Ondarea eta Hezkuntza" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu?

Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu? 

 

GOAZEN ELKARREKIN JOLASTERA erakusketa

Jaiotzen garenetik, haur, gazte, nahiz helduok gustokoa dugu jolastea. Jolas hauetako asko eta asko belaunaldiz belaunaldi, aiton amonengatik gaur egungo haurrengana iritsi dira. Jolas hauek denak, hezkuntzaren euskarri sendoak izan dira gainera. Erakusketa honen bidez, jolasei loturiko abesti, jolas arau…. ezagutu eta ikastea dugu helburu. Garaiko umeen jokoen eta egungo umeen arteko elkarrizketa sortu nahi dugu elkarrekin ikasten jarrai dezaten.

 

Irailaren 26tik 18ra bitartean izango dugu erakusketa hau Igartzako errotan

 

Kokapena: igartzako Monumentu Multzoa - errotan