AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
IGARTZA MUSIKA: MAIDER ZABALEGIREN KONTZERTU AKUSTIKOA
Ostirala, 25. Iraila 2020, 22:00

Maider Zabalegi

Maider Zabalegi oiartzuarrak ibilbide luzea du musikaren munduan: 14 urterekin, Alaitz Telletxearekin batera, Alaitz eta Maider trikiti-bikotea osatu zuen eta arrakasta handia lortu zuten 90eko hamarkadaren bukaeran.

Hiru disko kaleratu zituzten:

  • Alaitz eta Maider (1997)
  • Inshala (1999)
  • Auskalo (2002)

2004an desegin zen Alaitz eta Maider bikotea eta Maider Zabalegik, urte batzuetako geldialdiaren ondoren, bakarrik kantatzeari ekin zion 2017an. Urte hartan bertan bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen, Zuei izenekoa, eta 2019, berriz, atera zuen bigarrena, Bidean izenekoa.

Sarrerak lortzeko esteka: https://forms.gle/y6881kFSKyFb3oAR9

Maider Zabalegi 

 

 

Kokapena: Igartzako jauregian
Irudia Maider Zabalegi.jpg