AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
EUSKARALDIAREN HERRI AURKEZPENA
Osteguna, 9. Uztaila 2020, 18:00 - 19:00
Kontaktua: Aittu euskara elkartea

Aurkezpen ekitaldia Beasaingo gizarte- eta lan-erakundeen ordezkaritza zabal batez lagunduta egingo dugu. Beasaingo enpresa, merkataritza, kultura, kirola, hezkuntza eta udal erakundeetako ordezkariak izango dira ekitaldian.

-          Ekitaldian Beasaingo herriari zuzendutako adierazpena irakurriko dugu.

-          Beasainen euskaraldia sustatzeko SPOTa aurkeztuko dugu.

-          Euskaraldiaren Beasaingo bultzatzatzaileen elkartasun argazkiak plazaratuko ditugu.

-          Eta ekitaldia amaitzeko EUSKARALDIAREN HERRI ARGAZKIA aterako dugu.

AITTU,  BEASAINGO EUSKARA ELKARTEA

 

aittu logoaEuskaraldia

Kokapena: Erauskin plaza