AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Haurrak -
Haur Zinea - Gartxot
Asteazkena, 29. Apirila 2020, 21:00

Euskarazko filmen emisio bateratua. Horixe da Euskaraldiak martxan duen Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat eginez, EiTB, TOKIKOM eta Topagunearen eskutik gauzatuko den proposamena.

TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari oinarria eman diona. Akordio horren ondorioz, gaur, euskarazko bi film ikusi ahalko dira euskarazko toki telebistetan eta ETB3 kanalean.

Gartxot. Konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburutik abiatutako komikian oinarritutakoa.

Hona zuzenean GARTXOT filma ikusteko esteka.

IKUSI

 

Iturria: EITB

Kokapena: ON-LINE --- #NiEtxeanGeratzenNaiz