AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Haurrak -
Haur Zinea - Elkano: lehen mundu bira
Asteazkena, 29. Apirila 2020, 16:00

Euskarazko filmen emisio bateratua. Horixe da Euskaraldiak martxan duen Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat eginez, EiTB, TOKIKOM eta Topagunearen eskutik gauzatuko den proposamena.

TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari oinarria eman diona. Akordio horren ondorioz, gaur, euskarazko bi film ikusi ahalko dira euskarazko toki telebistetan eta ETB3 kanalean.

Elkano. Lehen mundu bira, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losada Juan Sebastian Elkanoren ibileretan oinarritu ziren filmerako gidoia egiteko.

Hona zuzenean ELKANO: LEHEN MUNDU BIRA filma ikusteko esteka.

IKUSI

 

Iturria: EITB

Kokapena: ON-LINE --- #NiEtxeanGeratzenNaiz