AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Antzerkia -
MOKO ZORROTZA
Ostirala, 21. Otsaila 2020, 20:00

Testua: Carles Alberola

Zuzendaritza Mario Hernández

Antzezleak: Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia

Ekoizpena: Txalo & Pentación

Iraupena: 80’

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez. Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.

Kokapena: Usurbe Antzokian
ARGAZKI ONA eus web.jpg