Irailaren 16an, 18:00etatik 20:00etara, Monozikloen Downhill modalitateko proba ospatuko da, ondorengo ibilbide honekin: Erauskin auzoa - Sagastigutia parkea – Bista Alai kalea – Igartetxe kalea – Esteban Lasa kalea – Lorategi kalea eta Bideluze plaza.

Probak irauten duen bitartean, ibilgailuekin aipatutako kale horietan ez da zirkulatzerik izango. Beraz, ibilgailua erabiltzeko asmoa duenak aurrez zirkuitutik atera dezala eta noski sartzerik ere ez da posible izango proba amaitu arte.

Sortuko diren eragozpenak ulertuko direla espero da.