Gaurtik aurrera telefono mugikorretara egokitutako TAOrako aplikazio berria erabili daiteke. Horrela bada, TAOko makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egin ahal izango dira makinetara bertaratu behar izan gabe.

Udalak eskaintzen duen zerbitzu berria da TAOren erabiltzaileek erosotasunez eta edozein lekutan egonda ere makinetara bertaratu gabe beharrezkoak diren eragiketa guztiak egiteko aplikazioa da.

Mugikorretik ibilgailuen gidariek TAOa dagoen eremuetan aparkatzeko eta zerbitzua erabiltzeko erraztasuna eskaintzen da. Honen bidez, TAOa ordaindu ahal izango da makinara joan beharrik gabe. Telefono mugikorraren bidez ordainduta ez da ordainagiririk kotxean utzi beharko eta aparkamendua luzatu ahal izango da ordain-makinara joan behar izan gabe. Gainera aparkalekua utzi ondoren, erabili ez den denborari dagokion diru kopurua itzuliko zaio erabiltzaileari.

 Android sistema erabiltzen duten telefonoek mugipark izeneko aplikazioa jaitsi beharko dute eta Iphone edo IOS sistema daukatenek atari honetatik eskuratu ahal izango dute: www.beasain.mugipark.com

  Informazio gehiagorako

  pdf Beasain - TAO 2017 (458 KB)