Irisgarritasun-tresnak
Iaz bezala, gehienez 40 haurrek parte hartuko dute eta erdia neskak izango dira; izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 8ra irekita egongo da eta udaleko webaren bitartez edo Igunera etorriz egin ahal izango da
Ireki da Loinatz jaietako haurren sokadantzan izena emateko epea. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra luzatuko da eta horretarako bi bide erabili ahal izango dira: udalaren weba eta Igunea (herritarrentzako harrera bulegoa). Sokadantzan izena emateko jakin beharrekoak hauek dira:
Iaz hartutako erabakiaren baitan, Udalak herriko dantza taldeekin elkarlanean nesken parte hartzea berdintasunez bermatzea du helburu. Erabakia Beasaingo dantzataldeek (Aurtzaka eta Ostadar) eta Udalak elkarlanean hartu zuten jasotako eskaerei erantzunez.