A2 - Irakurmena - Bilbotik Ingalaterrara itsasontziz

A2 irakurmena

Irakurri beheko testua eta aukeratu erantzun zuzena.

Bilbotik Ingalaterrara itsasontziz

2011ko martxoaren 29an jarri zen berriro martxan Bilbo eta Ingalaterra arteko ferry-zerbitzua. Cap Finisterre izeneko ontziak astero lau aldiz egingo du Bilbo eta Portsmouth arteko bidea: astearte eta larunbatetan irtengo da Bilbotik eta astelehen eta ostiraletan Portsmouthetik.

Barkuak berrehun eta hirurogeita hamar gela dauzka, seiehun eta berrogeita hamar ohe eta ehun eta hamar kamioi eta laurogei auto eraman ditzake. Baita bi jatetxe, hiru taberna, hainbat saltoki, igerilekua eta ile-apaindegia ere.

Badirudi bidaiariak, eta kamioi eta guzti bidaiatzen dutenak, pozik daudela ontzi honek emandako zerbitzuarekin, baina ez Santurtziko ostalariak. Izan ere, orain ferryak bidaiariak Zierbenan hartzen dituenez, jaitsi egin da Santurtzin gelditzen diren bidaiarien kopurua; eta horren kexu dira bertan negozioak dituztenak.


Irakurri testua arretaz eta ondorengo bost galderak erantzun aukera egokia aukeratuz (klik eginez). Proba gainditzeko, 3 galdera gainditu beharko dituzu (%70)

Lee el texto atentamente, y responde las cinco preguntas que aparecen a continuación, eligiendo la opción adecuada (haciendo click). Para superar la prueba, deberás superar 3 preguntas como mínimo (%70).