Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

AGENDA

Descargar como fichero iCal
- Teatro -
TXAPLIN
Domingo, 20. Octubre 2024, 16:45

Txaplin kartela web

Sinopsia:

Zer gerta daiteke Gari, Montxo eta Joselontxo Zirku baten pistara iristen direnean edo Antzoki bateko agertokira igotzen direnean?
                  Barrea eta dibertsioa!

Horixe da hiru pailazoek lortzen dutena euren proposamen berriarekin:     Txaplin

Diziplina anitzeko ikuskizun dotore eta bizia da, non ez diren falta ezustekoak, aldrebeskeriak, musika eta umorea. Eta beren istorio eta abenturen bitartez, ikuslegoak munduko lanbide politenetako batez gozatzen du: pailazoa izateaz.

Sekretua sinplea da: Ekintza fisikoan eta komunikazio komikoan oinarritutako zirkuko umorearen baliabideak publikoarekin modu aktibo, fresko eta lotsagabean lotzen jakitea.

60 minutuz, hasieratik bukaerara, ikuslego guztiak barre egiten du, barreak adin eta kultura mugarik ez duela erakutsiz, hizkuntza unibertsal bakarra umorea baita.

Azken finean, Charles Chaplinek esan zuen bezala:

“Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna da”

3 urtetik gorakoak 

Iraupena: Ordu bete

Localización: Usurbe Antzokian