Energia

2012an Udaleko Energia-plana osatu zuen Udalak, hurrengo hiru urteetan udal-azpiegituren energia-kontsumoa %42ra jaisteko helburuarekin, hau da: 2012ko 1.380.000 kWh-ko kontsumoa 800.000 kWh-ra murriztea. Horretarako zehaztutako aurrekontua 415.000€ izan da.

 Urteko kontsumoaAurrezpena (kWh)Aurrezpena (%)
2010

1.550.489

   
2011

1.474.371

76.118

%4,91

2012

1.380.646,14

93.724,86

%6,36

2013

1.123.139,66

257.506,48

%17,47

2014

926.941,46

196.198,20

%13,31

2015

800.000

126.941,46

%8,61

Iturria: Beasaingo Udaleko Energia-plana

Planaren helburua ondo bete dela esan daiteke, %40ko aurrezpena lortu baita 2015ean

 

Horretarako, planak esku-hartze motak 5 multzotan sailkatu ditu:farola barrendain

  • Mantenuaren kudeaketa.
  • Kontsumoaren kontrola eta faktura elektrikoak.
  • Energia-aurrezpenerako sistemekin lotutako esku-hartzeak.
  • Kontsumoa murriztea potentzia aldatuz.
  • Kontsumoa murriztea luminaria efizienteak jarriz.

2014an Energiaren Euskal Erakundearekin Alkateen Itunerantz Zuzenduz hitzarmena sinatu zuen Udalak eta, horren baitan, aurrezpen energetikoaren inguruko hainbat ekimen burutu dira: Udal-eraikinen azterketa energetikoa (18 eraikinetako barruko argiteria, berokuntza sistemak eta inguratzailea aztertu dira), argiteria publikoaren auditoria energetikoa, etab.

Energiari buruz eta zehazki erakunde, empresei eta herritarrei zuzenduriko dirulaguntzei buruzko informazioa EEE (Euskal Energia Erakundeak) duen web orrian topatuko duzue: http://www.eve.eus