Jaietan ematen den mugikortasuna errazte aldera eskualdeko herrietara ematen den gaueko garraio publikoaren zerbitzua bi ostiraletan ere jarri da.

Udalak, Loinatz jaietan emango diren zerbitzuak indartzeko ahaleginean, garraio publikoaren eskaintza handitu du. Jasotako eskariei erantzunez, jaietako bi asteburuetako ostiral gauetan ere, autobus zerbitzua egongo da eskualdeko herrietara.

Honela garraio publikoaren bidez gauetan ematen den mugikortasuna errazteaz gain ibilgailu partikularrak erabiltzeko joera murrizteko helburua lortu nahi da.

Ohikoa den larunbat gauetako autobus zerbitzuari erantsi zaio maiatzaren 26 eta ekainaren 2koa. Beraz, ondorioz Beasaindik Zegama, Zaldibia, Ormaiztegi eta Ataunerako ibilbideak osatuko dituzten autobusak Beasaindik abiatuko dira Joan Iturralde kaletik (Bernedoeneako sarrera) ondorengo taulan agertzen diren ibilbide bakoitzari dagozkien orduetan:

 Beasaingo festak 2017 copia

Bestalde, larunbateko garraio zerbitzua bere horretan mantentzen da honako ibilbide eta ordutegiekin.

GO41G copia