BEASAINGO IDAZLEHIAKETA

Beasain Idazlehiaketak, 1989. urtean sortu zenetik gaurdaino, urtez urte irabazi du Beasaingo eta Goierriko ikasleen artean gaur egun duen lekua. Hezkuntzan euskarazko  D eredua sortu berria zen eta euskarazko sormen lana sustatu nahi izan zen garai hartan.

12 urtera bitartean herriko ikasleek hartzen dute parte (E eta F mailak) eta 12 urtetik gorakoetan, berriz, eskualdeko ikasle guztiek (A, B eta D mailak).

Saritzen diren lanei dagokienez berriz, hasiera batean prosazko lanez gain A mailan (batxillergoan) poesia lanak ere saritzen ziren.

Bertso lanak eta poesia 

2010. urtean, eskualdeko lehen hezkuntzako ikastetxeek ahozkotasunaren eta bertsolaritzaren lanketan egiten ari ziren ahaleginari jarraipena emate aldera, B, D eta E mailetan bertso lanak ere saritzeko erabakia hartu zen. Ordura arte hizkuntza idatzia, formalagoa, zen idazlehiaketan erabiltzen zena eta orain ahozkoaren antz handiagoa duen bertsoa gehitu zen lehiaketan.

Lehiaketan parte hartzen duten ikastetxe eta epaimahaikideen eskutik etorri da 2016. urtean azken aldaketa. Prosazko idazlanen luzerak aldatu egin dira eta  B mailan ere poesia atala sortu da. 

pdf XXVII Beasain Idazlehiaketa 2017 (2.83 MB)