Biztanleria

Beasaingo herriaren lehenengo erreferentzia 1200. urtekoa da. Data horren inguruan ematen da ezagutzera, Sandratiko (San Adriango) pasabidearen erabilpena, Arabatik eta penintsula- -barnetik etorki Bidasoarantz zihoan bidearen zati legez eta Igartzatik pasaz joan ere noski. Antzinako komunikazio-bideen gurutzaleku izatearen kokapen berezi hau izan zen noski, hirigune beasaindarrari garrantzia eman ziona. Igartzako zubiaren ondoan, jaun feudala edo jauntxoa instalatu zen eta honek, dorretxea, ola eta beste eraiki zituen. Era berean eraiki ziren baita ere Dolarea, Agirrezabalgo Ospitalea, etab. Horrela, biztanlegoaren erdigunea eraikuntza horien eta parrokiaren inguruan garatu zen.

Biztanlegoak egonkor iraun zuen XIX. mendearen bukaera arte, eta une hartan herriaren industrializazio garapenak (batez ere Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles S.A. ezaguna den enpresaren sorrerakin) inmigrazio garrrantzitsua eragin zuen, 1990ean 12461 biztanle lortu arte.

Udalerria sei biztanle-gunetan banatuta dago: hirigunea, biztanle gehienak bertan direla, Arriaran, Astigarreta eta Gudugarretako auzoak, eta Aratz-Matxinbenta eta Garingo Elizateak.
Gaur egun 13.948 biztanle daude.