Ekainaren 19tik aurrera Urbieta etxean dagoen bulegoaren ordutegia aldatu da eta astelehenetan egongo da zabalik 16:00etatik 20:00etara

Programaren lehen seihilabetekoa bete ondoren, Goiz Alzheimer programan parte hartzeko bulegoak arretarako ordutegia aldatu du. Pasa den ekainaren 19az geroztik astelehenetan irekiko ditu ateak arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Lehen sei hilabete hauetan, ia 500 pertsona pasa dira Urbieta etxean Udalak jarri zuen harrera zerbitzutik. Beasaindar hauek zenbait froga pasa behar izan dituzte gaixotasunaren zantzuak dituzten ala ez ziurtatzeko.

Goiz Alzheimer programan, Beasaingo Udala, Osakidetza, Cita Alzheimer fundazioa eta Beasaingo osasun etxeak parte hartzen dute. Pertsonen ongizate eta bizi kalitatea hobetzeko, Udalak hartu zuen konpromisoarekin jarraitzen du. Programaren bidez, gaixotasun honen hautemate goiztiarraren garrantziaz ohartarazi nahi dute. Egun dauden tratamenduak eta sendagaiak gaixotasuna atzeratu  baitezakete eta bizi kalitatea hobetu beste hainbat abantaila askoren artean.