Astelehenean hasiko dira Barrendain plazako haurrentzako parkean mantentze lanak eta eguraldia lagun 7 eguneko epea izango dute, ondorioz hesituko diren guneak errespetatzea eskatzen da lanen arduradunen aldetik. 

Bertan, ondorengo lanak burutuko dira; parkeko jokoetako pintura berreskuratuko da, zoru jarraiak dituen akatsak konponduko dira eta balearen jokoa berrituko da. Lan hauen ardura Haur Parkeak enpresak izango du eta lanen aurrekontua 4.750€koa izango da (BEZa barne).

Argiteria berritu

Honi lotuta, mantentze lan hauen aurretik bai Barrendain plazako haur parkean eta baita Ezkierdi haur parkean (Ezkiaga auzoan) argiteria instalazioa berritu da. Bi parkeetan, udalaren obra lan taldeak esku-hartze garrantzitsua izan du instalazio elektrikoa egokitzeko egin diren obra zibila gauzatzeko lanetan. 

Oriako pasealekua eta Mariarats kaleak lotzen dituen igogailu berria auzotarrek egindako eskarietan lehentasuna izan zuen  

Ezkiaga auzoan, Iturriotz eta Zazpiturrieta lotuko dituen bigarren igogailua ere martxan jartzeko zorian dago azken egiaztapenak egindakoan

Auzotarren eskaria gauzatu da azkenik eta martxan da duela hiru hilabete hasitako lana. Ezkiaga auzoko frontoian eraiki den igogailu publikoa Construcciones Artzamendi S.A.k egin du eta 2014an aurreko legegintzaldian burutu zen parte hartze prozesuaren ondotik hartutako erabakia bete da.

Igogailuaren kokapenak lehen proiektuan, bertako lur-eremu desjabetzea zekarren berarekin eta bertatik pasatzen ziren ur, gas eta elektrizitate zerbitzuak zirela eta aurkako txostena jaso zuten. Guzti honek, proiektuaren berrikuspena ekarri zuen eta kokapenean aldaketa txiki batzuk egin ondoren onespen tekniko guztiak jasota bigarren proiektua aurkeztu zien egungo udal gobernuak auzotarrei hauen adostasuna ere jasoz. Ezkierdi pilotalekuaren egituran dago txertatua igogailu berria. Igogailuan funtzionamenduan izango da egunez ordutegi honetan: neguan 7:00etatik 23:00etara eta udan 7:00etatik 24:00etara.

Bestalde, Ezkiaga auzoan aurrikusita dagoen bigarren igogailua ere martxan jartzeko zorian dago. Azken proben zain, datozen egunetan abian jarriko dela espero da eta JM Iturriotz kalea eta Zazpiturrieta kalea lotuko ditu. Igogailu honen proiektuan, Udal gobernuak egindako negoziaketen ondotik hasierako proiektutik behin betikora 80.000€ aurreztea lortu da.

Guzti honi lotuta, Beasaingo Udalak irisgarritasunaren alde eskaintzen diren Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzetan aurkeztutako eskaerak onespena jaso du eta 2016, 2017 eta 2018 urteetan guztira bi igogailuengatik 123.344,03€ jasoko ditu.