Udalak, Beasaingo kultur usadio zaharrak indartzeko konpromisoari helduz iaz berreskuratu zuen Astigarreta auzoko San Gregorio ermitako erromeria. Baselizara iristeko oinez joan beharko da Mandubia gaineko aparkalekutik abiatuta eta oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat ibilgailu zerbitzua jarriko du aurten ere Udalak

            Iaz berreskuratu zen hamarkadetan galdua egondako Astigarreta auzoko San Gregorio ermitako erromeria. Udal gobernuaren helburu eta konpromisoetako bat zen euskal usadio honen berritzea. Joan den urtean, baselizak itsura berriturik ospatu zuen antzina galdutako erromeria-eguna, eta aurten uztailaren 23an errepikatuko da tradizioa berrituz.

            Beste behin, Astigarreta auzoko bizilagunak izan dira erromeria-egunaren antolatzaileak. Egitaraua honela osatu dute; 11:30tan txalapartariek emango diote hasiera jai egunari. Eguerdiko 12:00etan meza izango da ermitan. Ondoren salda eta pintxoak eskainiko dira bertaratzen direnei. Bitarte horretan Eskisabel anaiek txalaparta saioa eskainiko dute eta jarraian Laja eta Larrañaga trikitilarien txanda izango da. 14:00etan bazkaltzeko ordua iritsiko da eta horretarako bakoitzak berea eraman beharko du. Bazkal ondoren hasiko da erromeria trikitilariekin eta 19:00ak bitartean iraungo du.

Erromeriasangregorio20172

San Gregorio ermitaraino iristeko oinez abiatu behar da Mandubia gaineko aparkalekutik abiatzen den bidea hartuz. Baina Udalak iaz bezala, ibilgailu zerbitzua jarriko du oinez ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat. Ibilgailuak hartzeko ordua goizeko 11:00etan izango da Mandubia gaineko aparkalekutik.

            Ohituraz, penteskostes ondoko bigarren egunean egiten zen erromeria San Gregorio ermitan. Joan den mendean gutxienez bi berrikuntza izan zituen Astigarreta ondoan Mandubiatik Murumendira doan pistan kokaturiko baselizak. 1951ko agorraren 23ko argitalpen batean jasota dago gertakizun hau. Berritu eta edertzen lagundu zutenei banatu zitzaiena. Eta ondoren 1993an Beasaingo gazte talde batek ere uztailean Udalaren laguntzaz berritu zuen ermita erortzear zegoela eta. Aipatu bezala azken berrikuntza lanak iaz bukatu ziren, teilatua berritzeaz gain, barruan aldarea eta ormak margotu eta txukundu ziren.

SanGregorioermita 2

2016-2017 ikasturtean helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten beasaindarrek uztailean eska ditzakete diru-laguntzak Udalean.

Onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Beasainen erroldatuta egotea
  • 16 urte beteta izatea
  • %85eko asistentzia

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu oinarriak edo deitu 943 028063 telefonora.

pdf Oinarriak2016 (82 KB)

pdf Eskaera euskaraz (100 KB)

Datorren asteburuan Ehunmilak proba ospatuko da Beasainen. Hori dela eta, Udal bibliotekako ikasgela 12:00etan itxiko da ostiralean, uztailaren 7an, eta itxita mantenduko da erabiltzaileentzat asteburu osoan zehar.

Barkatu eragozpenak.

Uztailaren 1eko bertako produktuen azokan,Beasaingo Udalak lehenengo aldiz antolatu duen lorez apaindutako leiho eta balkoien lehiaketako sariak banatu zituen.

Usategi kaleko 5.zenbakian 3.A‐n bizi den Nerea UrangaTxintxurreta izan zen irabazlea.

Balkoi irabazlea

Bigarren saria, berriz, Kale Nagusiko 18. zenbakiko 1. solairuan bizi den Mª Asun Epelde Larrañagarentzat izan zen.

Bigarren saria

Irabazleak larunbatetako azokako lore‐postuetan gastatzeko 200€‐ko txekea jaso zuen eta bigarren saridunak 100€‐ko txekea.

Zorionak irabazleei!

Martxan da dagoeneko Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuetan kokatutako Udako biblioteka zerbitzua. Bertan, haurrentzako, gazteentzako zein helduentzako liburuak eta DVDak izateaz gain, egunkariak eta aldizkariak ere izango dituzte kontsultagai erabiltzaileek. Zerbitzua, irailaren 15a bitarte eskainiko da, eta astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.