Emakumeen eskuz binakako txapelketa profesionaleko bi partida jokatuko dira Antzizar kiroldegian 

Udalak kirola eta berdintasuna uztartu, Euskal Herriko emakume pilotari profesionalei ikusgarritasuna eman eta afizioa sortzea du helburu  

Kirola eta berdintasuna uztartuz, emakume pilotari profesionalen eskuz binakako txapelketaren bi partida zuzenean ikusteko aukera izango da igande honetan goizeko 11:30etik aurrera Antzizar kiroldegian. Beasaingo Udala eta Ados pilota elkartearen lankidetzari esker, lehen mailako emakume pilotarien arteko neurketa bertatik bertara jarraitu ahal izango da. 

Antzizar kiroldegian burutu den aurkezpenean Leire Artola alkatea, Elena Ruiz kirol zinegotzia, eta Ados emakumeen pilota elkarteko (emakume pilotari profesionalak biltzen dituen elkarte bakarra) ordezkariak, Maite Ruiz de Larramendi eta Oihana Orbegozo izan dira xehetasunak ematen.

Emakume profesionalen txapelketa

Txapelketa Beasainen jokatzeak hainbat helburu betetzen dituela adierazi du Leire Artola alkateak; Udalak bertako kirolak sustatzeko duen konpromisoarekin bat dator, esku pilota gure nortasunari lotutako kirola baita eta era berean berdintasun irizpideei jarraituz gizonezkoen pilota jaialdien antzera emakumezkoenak ere antolatu eta sustatzeko konpromisoa du udal gobernuak. Berdintasunaren aldeko bidea denok elkarrekin egin behar dugula normaltasunez erantsi du alkateak. 

Emakume pilotariak profesional izateko bidea urratu du Ados elkarteak pilotan ere parekidetasuna lortze aldera. Hirugarren urtea da gutxienez Ados elkarteak Beasainen emakumeen pilota partiduak antolatu dituela. 

Ekitaldi honekin bezala, udal arduradunek azpimarratu nahi izan dute pilotan bezala beste kiroletan emakumeen presentzia bermatzeko antolatu direla ekitaldiak. Hala nola futbolean, pilotan duela bi urte Master Cup txapelketa, herri kiroletan Urrezko aizkolarien ekitaldian, txirrindularitzan, saskibaloian eta atletismo probetan San Silbestre krosean sariak berdinduz. 

Lehia estuko txapelketa

Emakumezkoen binakako pilota txapelketak ligaxka bigarren itzulian aurkitzen da jada. Zazpi bikote daude elkarren artean lehian eta joaneko eta itzuliko partidak jokatzen ari dira. Zazpi bikotetik laur pasako dira final erdietara eta oso parekatua izaten ari da txapelketa Ruiz de Larramendi eta Orbegozoren hitzetan. “Lehen lau bikoteak nortzuk izango diren jakitea ez da batere erraza”. 

Euskal Herriko emakume pilotaririk onenak aurrez aurre izango dira igandean Beasainen, hauen artean Maite Ruiz de Larramendi Mujika beasaindar jatorria duena eta Beasain Kirol Sarietan ohorezko kirol ibilbideari saria jasotakoa iaz. Jaialdiari buruzko argibideak xehetzerakoan antolakuntzako ordezkariek azaldu dute jaialdia igandean martxoaren 3an, 11:30ean hasiko dela. Ordu erdi lehenago pilota eskolako haurren partiduak jokatuko dira. Txapelketako bi partiduak hauek izango dira, Etxekolonea eta Mendiburu, Etxebeste eta Zabalaren aurka. Eta bigarren partiduan, Arrieta eta Ruiz de Larramendi Mujika, Ruiz de Infante eta Galeanoren aurka. Frontoian emakume onak ere badirela, afizioa sortu eta jendea pilotalekuetara erakartzeko, nabarmendu dute antolatzaileek. 

ados pelotajpg

kartela pilota emakumeak

Sari eta aipamen bereziak iragarrita, Realeko jokalariak aurten egindako merituak izan dira Sari Nagusia emateko arrazoiak epaimahaiaren iritziz

Beñat Turrientes Imaz izan da Beasain Kirol Sari nagusia aurtengo sarietako epaimahaiak aho batez erabakita. 2018an eta 2019an Kirol Sarietan aipamen berezia jaso zuen, etorkizuneko kirolari gisa. 2021ean Real B-Sanse- taldearekin lortutako igoeraren ondorioz berriro aintzat hartu genuen eta bestalde aitaren sari postumoa ere jaso zuen. Beraz, Kirol Sarietan ohikoa izan da. Orain, aurten, dagoeneko goi mailako kirolaria dugu. 21 urtez azpiko Espainiako Futbol selekzioan goleatzaile eta Realarekin Champions-eko jokalaria izatea iritsi da. Nahikoa meritu sari nagusiaren jabe izateko. 

Igartza jauregian burututako VII. garren Beasain Kirol Sarien galan jakitea falta zen sari bakarra zen Sari Nagusia. Irabazlearen izena Elena Ruiz kirol zinegotziak irakurri zuen jauregia bete zuten ikusle guztien aurrean. Txalo zaparrada luze eta bero batekin jaso zuten guztiek Beñat Turrientes eskenategian.

Gainontzeko aipamenen eta sarien banaketa jakina zen aldez aurretik iragarrita bait zeuden. Une hunkigarriak gertatu ziren aipamen-sarien banaketan, esaterako Udalak emandako ohorezkoetan. 

Beasaingo Udalaren youtubeko kanaletik zuzenean eskaini zen gala, eta hemendik aurrera ikusgai dago. Era berean, ekitaldiko irudiak ere laster egongo dira Udalaren atarian Beasain Kirol Sariak 2023 atalean. 

Urteko aipamen bereziak:

  • Unai Dorronsoro Garmendia (Mendi Lasterketak)
  • Aritz Aldasoro Sarriegi (Futbola)
  • Eneko Rodriguez Garcia (Atletismoa)
  • Lorea Kirol Kluba (Wu-Shu Kung Fu)
  • Ekain Imaz Agirre (Errugbia)
  • Xabier Martin Mujika (Errugbia)
  • Ekhi Etxarri Lorenzo (Padel)
  • Aimar Lopez Catalán (Padel)
  • Txolarte (EHM Bolondres Taldea)
  • Aroa Madina (Gimnasia Erritmikoa)
  • Nora Perez (Gimnasia Erritmikoa)
  • Libe Lasa Barandiaran (Futbola)
  • Maren Higuero  Larreategi (Atletismoa)
  • Asmube (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Aranealde Elkartea (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Beasaingo Osasun Etxea (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Aita-Menni (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Nagusilan (Ondo Ibili Ondo Izan)

Urteko sariak:

Emakumezko kirolaria saria: Irati Zubizarreta Armendariz (mendi lasterkaria)

Gizonezko kirolaria saria: Beñat Turrientes Imaz (futbol jokalaria)

Urteko kirol jardunaldia: XII. Beasaingo errelebo lasterketa 

Erakunde babeslea: Bikain altzariak

Beasaingo Udalak izendatutako Ohorezko Beasain Saria: Maria Gil Jorge. Emakumezkoen Espainiako Futbol selekzioko fisioteraupeta eta munduko txapelduna. 

Kirol ibilbideari Ohorezko saria: Maite Ruiz de Larramendi Mujika. Emakuzmezkoen esku pilotan munduko txapeldun izateaz gain, emakumezkoen lehen pilota klub profesionalaren sortzaileetakoa ere bada. Pilotan emakumearen presentziaren alde egindako lana aitortuz. 

kirolsariakVII enaraargazkiak 26
Beñat Turrientes, Beasain Kirol Sari Nagusia

kirolsariakVII enaraargazkiak 22Irati Zubizarreta, emakumezko kirolariari saria

kirolsariakVII enaraargazkiak 23Maite Ruiz de Larramendi Mujika, kirol ibilbideari ohorezko Beasain saria

kirolsariakVII enaraargazkiak 24Maria Gil Jorge, Ohorezko Beasain Kirol Saria

Irati Zubizarreta, Beñat Turrientes, Beasaingo Errelebo Lasterketa eta Bikain altzariak izango dira sarituak

Datorren abenduaren 27an arratsaldeko 19:00etan Igartzako jauregian, 2023. urteko Beasain Kirol Sarien gala burutuko da. Bertan, modu batera edo bestera aurten Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta esker ona adieraztea da helburua.

Sarien oinarrietan adierazita dagoenez, herritarrek sarituak izateko hautagaiak proposatzeko emandako epearen ondoren, aldez aurretik izendatutako epaimahaiak proposamen guztiak aztertu, izangaien merezimenduak baloratu eta urteko sariak eta aipamen bereziak erabaki eta jakinarazi ditu. Hartara, 2023ko Beasain Kirol Sarietan ondorengoak izango dira sarituak:

Emakumezko kirolaria saria: Irati Zubizarreta Armendariz (mendi lasterkaria)

Gizonezko kirolaria saria: Beñat Turrientes Imaz (futbol jokalaria)

Urteko kirol jardunaldia: XII. Beasaingo errelebo lasterketa 

Erakunde babeslea: Bikain altzariak

Beasaingo Udalak izendatutako Ohorezko Beasain Saria: Maria Gil Jorge. Emakumezkoen Espainiako Futbol selekzioko fisioteraupeta eta munduko txapelduna. 

Kirol ibilbideari Ohorezko saria: Maite Ruiz de Larramendi Mujika. Emakuzmezkoen esku pilotan munduko txapeldun izateaz gain, emakumezkoen lehen pilota klub profesionalaren sortzaileetakoa ere bada. Pilotan emakumearen presentziaren alde egindako lana aitortuz.  

Guzti hauetatik, epaimahaiak erabakiko du zein izango den “2023ko Sari Nagusia” eta hori sari emate galan emango da jakitera. 

Urteko aitortza edo aipamen bereziak:

  • Unai Dorronsoro Garmendia (Mendi Lasterketak)
  • Aritz Aldasoro Sarriegi (Futbola)
  • Eneko Rodriguez Garcia (Atletismoa)
  • Lorea Kirol Kluba (Wu-Shu Kung Fu)
  • Ekain Imaz Agirre (Errugbia)
  • Xabier Martin Mujika (Errugbia)
  • Ekhi Etxarri Lorenzo (Padel)
  • Aimar Lopez Catalán (Padel)
  • Txolarte (EHM Bolondres Taldea)
  • Aroa Madina (Gimnasia Erritmikoa)
  • Nora Perez (Gimnasia Erritmikoa)
  • Libe Lasa Barandiaran (Futbola)
  • Maren Higuero  Larreategi (Atletismoa)
  • Asmube (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Aranealde Elkartea (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Beasaingo Osasun Etxea (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Aita-Menni (Ondo Ibili Ondo Izan)
  • Nagusilan (Ondo Ibili Ondo Izan)

Ekitaldian, aurrez erabakitako sail, kategoria eta genero bakoitzeko sarituari dagokion oroimenezko ikurra emango zaie. Sariak ohorezkoak dira, hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. 

Udal gobernuak sortu duen ekimen hau 2016az geroztik burutzen da. Kirola interes publikoko jarduera soziala izanik, pertsonen trebakuntza nahiz garapen integralean du eragina, norbanako zein taldeen bizi kalitate eta ongizatea hobetzen lagunduz. Hau ardatz hartuta, egitasmo honen bidez, Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen lana balioan jarri, aitortu eta goretsi nahi da. 

19   

2

1973ean burutu zen lehen edizioaren bultzatzaile nagusia Paulino Velázquez  izan zen

Aurten 48. edizioa jokatuko da nobedade garrantzitsuen artean, lasterketa streaming bidez emango da, eta pantaila erraldoia kokatuko da Erauskin plazan zuzenean jarraitzeko

CAFeko porteriako lanengatik zirkuituaren irteera eta helmuga mugitu dira apur bat eta lau itzuli eman beharko zaizkio 9,2 Km-ko hiri-ibilbidea osatzeko

Ospakizun artean dator aurtengo Beasaingo San Silbestre krosa. Lehenengoz egin zela mende erdia betetzen den honetan, Beti Bizi Elkarteko ordezkariek, alkatearekin batera aurkeztu dute 48. edizioa. Antolatzaileek zein udal agintariak bultzada berezi bat eman nahi izan diote Euskal Herri mailan zein estatu mailan izen eta ospe berezia duen lasterketari. Hala azaldu dute aurkezpenean, Beti Bizi Elkarteko Juan Carlos Antón eta Lander Ramos kideek. Beraiekin batera, Udalaren babesa eta esker ona azaldu die Leire Artola alkateak antolatzailee.

1973an lehenengo aldiz jarri zen martxan Paulino Velazquez kirolari eta korrikalariaren ahaleginari esker. Berarekin ere Javier Escalante atleta beasaindarra aritu zen laguntza lanetan. Lehena gaztetxoei zuzenduta antolatu zuten, alebinak, infantilak, jubenilak eta kadete neskak. Hasieratik nesken parte hartzea zuen San Silbestre beasaindarrak eta arratsaldez burutzen zen, seietan hain zuzen. Distantzia eta irteerei dagokionez aldaketa ugari izan ditu azken bost hamarkada hauetan baita beti herriaren bihotzean.   

Lasterketa herritarra izan da betidanik, baina antolatzaileek egindako lanaren ondorioz Euskal Herrian ez ezik, estatu mailan sona handia lortzera iritsi da. Urteen poderioz, probak ospea hartu zuen, estatu mailako korrikalarientzat erakargarria izan zelarik. Beasaingo kaleetan zehar, Garin anaiak, Lourdes Gabarain, Camel Ciani, Amaia de Andrés, Andrés Antonio Rodriguez, Antonio Serrano, Natalia Azpiazu, Rossi Talavera, Martín Fiz, Diego García eta goi mailako atletak korrika egin dute. Sariak ere garrantzitsuak izaten hasi ziren. Hogeigarren ediziotik aurrera atzerriko atletak hasi ziren parte hartzen. Gaur egun ohikoa da atleta marokoarrak, kenyarrak, etiopiarrak, eta frantsesak ikustea. San Silbestre beasaindarrak hiru urtetan egin zion huts bere hitzorduari: 1975, 2020 eta 2021an.

Ibilbidean aldaketak

Aurten lasterketak izango dituen zenbait aldaketa ere azaldu dituzte antolatzaileek. Ezkiaga auzoko CAFeko atarian burutzen ari diren obrak baldintzatuta, zirkuitua moldatu egin behar izan da luzeran dituen ia bederatzi kilometroak osatzeko. Lehen, CAFeko kapera zegoen pareraino iristen zen eta aurten lehenago, Olaran eraikinaren parean emango dute bira parte hartzaileek. Hori horrela, helmuga ere zertxobait mugituko da, Nafarroa etorbidean gora egingo du metro batzuk. Zirkuitua guztiz urbanoa da ohiko moduan. Lasterketaren 9,2 Km-ak osatzeko, prestatu den zirkuituari lau itzuli eman beharko zaizkio. Barrendain plazan eta esan bezala Olaran fabrikaren parean izango dira bira emateko bi puntuak. Kale Nagusia, Nafarroa etorbidea, Trenbide kalea, Joan Iturralde kalea, Zaldizurreta biribilgunea eta kalea eta J.M. Iturriotz kalea zeharkatuko ditu San Silbestreak.

San Silbestrea zuzenean jarraitzeko aukera

Sortu zela 50 urte betetzen diren honetan, XLVIII. edizioa beteko da -1975, 2020 eta 2021ean ez zen izan-. Leire Artola alkateak aipatu duenez, Beasaingo Udalak bultzada berezia eman nahi izan dio San Silbestre lasterketari. Horregatik, lasterketa streaming bidez udalaren youtube kanaletik eskainiko da zuzenean, edonork edonon ikusi ahal izateko. Horretaz gain, Erauskin plazako eskenategian pantaila digital erraldoi bat kokatuko da bertaratzen direnek lasterketaren zuzeneko jarraipena egin dezaten. Pantaila hau sari emate ekitaldirako erabiliko da podium-a bertan kokatuko baita. 

Guzti honetaz gain, udalerrian barreiatuta dauden informazio pantailetan eskainiko da lasterketaren emanaldia. 

Berdintasuna sarietan

Sari potoloak eskaintzen ditu Beasaingo San Silbestreak, emakume zein gizonezkoentzat, irabazleak 1.200 euro jasoko ditu. Bigarrenak 900, hirugarrenak 600, laugarrenak 300, bosgarrenak 250… horrela bi kategoriatan, lehen hamabostentzat egongo da diru-saria. Izenematea bakarrik internet bidez egin daiteke bide hauetatik; www.beasain.eus, eta www.kronoak.com 10 euroko ordainketa egin beharko da eta txipak eta dortsalak Udaletxeko sarreran jaso beharko dira lasterketaren egunean 9:30-11:30 bitartean. Izena emateko epea abenduaren 29a arte egongo da irekita eta 14 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Lasterketa 12:00etan hasiko da eta sari emate ekitaldia 13:15ean burutuko da Erauskin plazan. Goierriko bi Handiak (G2H) eta MariMurumendi Maratoirako bi dortsalen zozketa egingo da parte hartzaile guztien artean. Dortsalak norberarenak eta besterenezinak izango dira.  

IMG 0443