AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra, Udazken Kulturala -
2018ko UDALAREN EGUTEGIRAKO ARGAZKI LEHIAKETA
Noiztik Asteazkena, 20. Iraila 2017
Arte Ostirala, 20. Urria 2017

Lanak irailaren 20tik urriaren 20ra jasoko dira

OINARRIAK:

Gaia: Parekidetasuna Beasaingo jendartean

Aurkezpena

Emakumeen eta gizonen parekidetasuna egoteko, berdintasunezko gizartea lortzea beharrezkoa da, gizarte bat non pertsona oro libre izango den bere gaitasun pertsonalak garatu eta erabakiak hartzeko, ohiko rolek sexuaren arabera ezartzen dituzten mugak izan gabe; gizarte bat non berdin aintzat hartu, baloratu eta bultzatuko diren emakumeek eta gizonek dituzten portaera, jomuga eta beharrizanak.

Irizpideak

Ahozko adierazpen eta ohituretan, hizkuntza barne, ikuskizun arteetan, erabilera sozialetan, errituetan eta jai ekitaldietan, ohikoa da gizonen irudiak presentzi eta garrantzi handiagoa izatea. Oraingoan parekidetasunaren aldeko irizpideak kontuan hartzea beharrezkoa izango da.

  1. Irudi sexistak ez dira onartuko
  2. Sexuen arteko presentzia orekatua eta irudi anitza erabiliko da, edertasun-kanonetatik eta sexu bakoitzak bizitzako arloetan betetzen dituen eginkizunei buruzko estereotipo sexistetatik aparte.
  3. Beasaingo historian zehar garrantzitsuak izan diren pertsona, pertsonai, erakunde, etab.
  4. Urtean zehar Beasainen egiten diren aisialdiko, laneko, kiroletako, … ekintzen argazkiak.

Baldintza orokorrak

  • Parte hartu nahi duen ororentzat irekia.
  • Ezinbestekoa da argazkiak Beasaingo udalerrian ateratakoak izatea.
  • Modalitatea: Zuri beltzean naiz koloretan, berdin da.
  • Lanak: Gehienez 4 lan egile bakoitzeko. Beste lehiaketetan argitaratu edota saritu gabekoak.
  • Emate formatua: argazkiek formatu etzana izango dute. Irudiak JPG formatuan egon behar dira, 2500px alde zabalena, 250 ppp eta sRGB kolore espazioan. Fitxategiak ezin ditu 6 Mega pasa.
  • Onarpen epea: Azken eguna, 2017ko urriaren 20a.

Izen ematea eta bidalketa

  • Bai argazki bidalketa, bai izen ematea era digitalean egingo da Udalak asmo horretarako espresuki argitaratu duen formularioa erabiliz.
  • Web helbidea: www.beasain.eus/argazki-lehiaketa
  • Honakoa eskatuko da: izen-deiturak, NAN, helbide osoa, telefono zenbakia, e-maila, argazkiaren zenbakia, izenburua eta deskribapena.
  • Fitxategiaren izena argazkiaren zenbakiarekin hasi behar du eta argazkiaren izenburuarekin jarraitu. Adib:
  • 1_festak gozatzen.jpg
  • 2_aspaldiko dantza.jpg
  • ….
  • Argazki bakoitzak azalpen edo deskribapen labur bat behar du.

Epaimahaia

  • Herritarrak batzordeburua
  • Berdintasuneko teknikaria
  • Berdintasun foroko partaide bat
  • “Argizpi” argazki elkarteko kide bat
  • Kulturako teknikaria idazkari lanetan

Beraien erabakia eztabaidaezina izango da.

Argazkien jabetza eta erabilera

Beasaingo Udala egingo da saritutako argazkien jabe, eta erreprodukzioa, banaketa eta jakinarazpen publikoko eskubide guztiak harenak bakarrik izango dira. Eskubide horiek uztearen truke egileak ezingo du lehiaketako sariaz gain beste ordainsaririk eskatu.

Sariak eta sarien banaketa

Jasotako argazkietatik hamabi aukeratuko dira 2018. urtean Beasaingo Udalak argitaratuko duen egutegian erabiltzeko. Hamabi argazki hauek 60na euroko saria jasoko dute.

Sari banaketa: Banaketa 2017ko azaroren  9an burutuko da Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoko Burdinolan.

Erakusketa

Arauak betetzen dituzten aurkeztutako lanekin Igartzako Burdinolan erakusketa publiko bat egingo da 2017ko azaroaren 9tik abenduaren 19rarte. Saridunek ezingo diote uko egin, saria jaso ez dutenek ez bezala.

Oharrak

  • Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.
  • Baldintza hauetan kontutan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.
  • Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan kultura arloarekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-posta helbidean.